Steve Jobs hil da, Apple-en sortzailea

  • Steve Jobs hil da (San Frantzisko, AEB), Apple informatika enpresaren sortzaile eta teknologia berrien ikono nabarmena. Besteren artean, Mac ordengailuak, iPod, iPhone eta iPad-a sortu zituen. 2004ean pankreako minbizia diagnostikatu zioten eta abuztuan enpresa utzi zuen. Etxean hil da 56 urterekin. Apple-k albistea baieztatu du: "Apple-ek jenio ameslari eta sortzaile bat galdu du, eta munduak gizaki harrigarri bat".


2011ko urriaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Steve Jobs iPada aurkeztu zuen egunean.

1976an sortu zuen Apple, Kaliforniako garaje batean, Steve Wozniak bere lagunarekin batera. Garai hartan 21 urte zituen Jobsek eta bera arduratzen zen produktuaren ideia garatzeaz eta behin produktua esku artean zutenean, hau saltzeaz. Wozniaken esku zeuden, berriz, ideia errealitate egiteko ingenieritza lanak.

90.000 dolarreko aurrekontuarekin, lehen Apple I ordenagailua sortu zuten. Helburua argi zuten: ordenagailuen erabilpena hedatzea eta hauek bulegoetatik etxeetara zabaltzea. Bide hau garatuta, 25 urte bete aurretik multimillonario bihurtu ziren.

Datozen hamarkadetan mundu mailako merkatuetan arrakasta handia izan duten produktuak sortu zituen Jobsek, hala nola, iMac, iPod, iPhone edo iPada.

Jobsek 2004an egin zuen publiko pankreako minbizia zuela, eta pasa den abuztuan iragarri zuen ez zegoela Apple enpresaren gidaritza eramateko moduan.

Erreakzioak

Mundu osoko hedabideak heriotzaren berri ematen ari dira. Bill Gates, Microsoft-eko presidenteak, adierazi du "benetan penatua" dagoela Jobsen heriotzarekin, eta faltan botako duela. Obama AEBetako presidenteak ere Jobsen figura goraipatu du eta doluminak eman dizkio familiari.

Inkesta

Ba al duzu Apple markako gailurik?

#stevejobs etiketarekin mugimendu handia dabil sare sozialetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude