argia.eus
INPRIMATU
Stephane Hessel ‘Haserretu zaitezte!’ liburuaren egilea hil da
  • Stephane Hessel politikari, diplomatiko eta idazlea bart hil da, 95 urterekin, AFP agentziak jakinarazi duenez. 1917an jaio zen Berlinen, eta Alemaniaren aurkako erresistentzian aritu zen Bigarren Mundu Gerran. 2010ean Indignez-vous! (Haserretu zaitezte!) saiakera plazaratu zuen.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko otsailaren 27a
Stephane Hessel (Argazkia: Dani Blanco / Argia)

Stephane Hessel ARGIAn

2011ko apirilean, Sustrai Colinak Hesseli egindako elkarrizketatu plazaratu zuen ARGIA aldizkariak. Halaber, elkarrizketako pasarte batzuk bideoan jaso genituen.

Elkarrizketa osoa eta bideoa: "Egungo ekonomia zoratuta dago"