Steilas: "Ez dira erdira ailegatu; ea legealdi bukaerarako gainditzen duten"

  • Nafarroako Gobernuaren 16 hilabeteko lanaren balorazioa egiteko eskatu diegu 14 gizarte mugimenduri. ARGIA astekariaren 2.534 zenbakian jorratu da erreportajea. Hemen Steilas sindikatuak hezkuntzaz egiten duen balorazioa.


2016ko abenduaren 15an - 10:28
Argazkia: Ikastolak.net

1. Nola baloratzen duzue Nafarroako Gobernuak 16 hilabetetan zuen esparruan egin duen lana?

Gauza batzuk hobetu dira: Haur eta Lehen Hezkuntzan ratioak jaistea, legezkoa izatea ikasliburuetako Euskal Herriko mapak, irakasle kontratatuek familia laguntza kobratzea... Beraz, oso gutxi oraindik.

Zuen esparruan nora heldu beharko litzateke Gobernua gelditzen zaion legealdi denboran?

Oro har, jarraitzen dugu UPNk diseinatutako politikekin, eta ez da hasi negoziaziorik hezkuntzako eragileekin. Hortaz, aldaketa erabatekoa izan beharko litzateke.

Euskararen apartheidarekin bukatu: oposizio eta kontratazio zerrenda bakarra, euskara hedatu Lanbide Heziketan, ikasketa artistikoetan eta Unibertsitatean. Maila eta sare guztiak hartuta, Lehen Hezkuntzatik aurrera ikasleen % 61ek baino gehiagok ez du euskara edo euskaraz batere ikasten; beraz, Nafarroako ikasle guztientzat ziurtatu beharko litzateke euskararen gutxieneko ezagutza. PAI alde batera utzi, eta ganorazko Hizkuntzen Trataera Bateratua ezarri beharko litzateke.

Parekatu beharko lirateke funtzionarioen eta kontratatuen arteko soldatak eta langile guztiek udako lansaria kobratu beharko lukete. Irakasorduak eta ratioak jaitsiko balira, hezkuntzaren kalitatea handituko litzateke eta ehunka irakasle kontratatuko lirateke.

Baliabidez hornituriko berdintasun, hezkidetza eta heziketa sexu-afektibo planak zabaldu beharko lirateke ikastetxe guztietan.

Jarriko diozu nota bat 0tik 10era?

Ez dira erdira ailegatu; ea legealdi bukaerarako gainditzen duten.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude