Spoilerismo neketsua

  • Barkatuko didazue, baina erdaretako hitzak bakarrik datozkit burura Zumaian gertatzen ari dena deskribatzeko: spoiler, voyeur, paparazzi… Nahi duzuena hautatu, baina egia esan, gaia nekagarri bilakatu da.


2016ko urriaren 28an - 10:32

Jolas moduan abiatu genuen Baleikek hala eskatuta Zumaian errodatuko zenaren irudikatzea. Polita izan zen istorioa asmatu eta marraztea, baina uste baino azkarrago lehertu da guztia. Zumaian egiten ari diren grabazioa spoiler-jokoa bilakatu dela esan daiteke, nor-nor baino gehiago dabiltza zaleak eta komunikabideak segurtasun neurriak gainditu eta ahal dituzten irudi guztiak grabatu eta sareratzen. Baina zertarako balio du horrek? Atzerriko komunikabideak ere Zumaian gertatzen ari dena azpimarratzen ari dira harrituta, grabazioa hasi orduko kalitate handiko argazki eta bideoak sareratu direlako.

Guztiok espero genuen zaleak Itzurun inguruan ikustea protagonisten argazkia noiz lortuko, baina nik behintzat espero ez nuena zen kazetari profesionalak ikustea paparazzien moduan arituz. Euskal Herriko medioak zein kanpokoak nabarmen dabiltza irudi bila, eta eromen honetan esango nuke profesionaltasuna erakutsi duen komunikabide bakarretakoa gertukoena izan dela, Baleike, telesailak herrian suposatzen duena kontatu ondoren lan-taldea filmaketa garaian bakean utziz.

Ez dakit zuek, baina ni behintzat, liburuen eta seriearen zale izan arren, gaiak nekatu nau. Ea negua behingoz iristen den.

Gaiari buruzko informazio gehiago

Baleikeko kazetari Gorka Zabaletak ere iritzi artikulua idatzi du gaiari buruz: "Seguru egon HBO oso haserre egongo dela"

 

Albiste hau Balekek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telesailak
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


2022-09-05 | Sustatu
Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da

Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]


Euskarara bikoiztuko dute "The Lord of the Rings" telesaila

Amazon Primek kaleratuko duen telesaila inoiz eginiko garestiena da eta irailaren 2an izango da estreinaldia. J. R. R. Tolkien-en mundua berpiztuko du telesailak.


Eguneraketa berriak daude