"Sozialismoa babestu, zaindu eta hobetu; eta ez inoiz utzi erregimen kapitalista itzultzea". Idei horien inguruan, sozialismoari uko egin gabe garapen ekonomikoa bermatzeko asmoz, 1959 iraultzatik emandako aldaketa sakonenak onartu ditu azken egunotan Habanan bildu den Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresuak. Atzo Fidel Castro presidente ohia agertu zen ustekabean bilkuraren amaiera ekitaldian, eta txalo zaparrada beroa jaso zuen.
Arlo pribatuari era kontrolatuan ateak irekiko dizkio Kubako ekonomiak hemendik aurrera, Alderdi Komunistaren VI. Kongresuak hartutako erabakien arabera. Uharteko ekonomiaren oinarria estatuko enpresa publikoa izaten jarraituko badu ere, "atzerriko inbertsioa, kooperatibak, nekazari txikiak, errentariak, langile autonomoak eta eraginkortasuna igotzeko balio dezaketen" beste era baterako lanak ere "onartu eta sustatu" eginen dituztela adierazi zuen Raul Castro Kubako presidenteak. Hemendik aurrera, kongresuan hartutako erabakiaren arabera, Alderdi Komunistako idazkari nagusi berria ere izanen da Raul Castro, orain arte bere anaia Fidelek izandako kargua hartuz. Alderdiaren zuzendaritza politikoan zein antolaketa ereduan ere hainbat aldaketa adostu dituzte Habana bildutako herrialde osoko mila delegatuek.
Nazio Batuen Batzar Nagusian onartu dute AEBek Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko ebazpena: aldeko 187 boto izan ditu, aurkako bi (AEB eta Israel), eta abstentzio bat (Ukraina).
AEBetako Defentsarako Inteligentzia Agentzian analista lana egiten zuen, eta hainbat informazio sekretu helarazi zizkion Kubako Gobernuari 1984tik aurrera. 2001ean atzeman zuen FBIk, eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Bere aurkako 2002ko epaiketan egin bezala, orain... [+]
Habanan egindako elkarrizketa baten bigarren atala izan liteke hau. 2011ko ekainaren 19an ARGIAren orrialdeetan mintzatu ginen Holguineko (Kuba) gotzainarekin. Francok estatu-kolpea jo zuen garaian Legazpiko alkate Daniel Arangurenen eta Emilia Etxeberriaren semea dugu, gurasoen... [+]
Pablo Milanés abeslari kubatarra zendu da, 79 urterekin. Madrilen eman ditu azken urteak, baina han eta hemen kontzertuak eskaini ditu, azken unera arte.