argia.eus
INPRIMATU
SOS Arrazakeriak PPren liburuxka baten edukia ikertzeko eskatu du
  • Bizkaiko SOS Arrazakeria elkarteak Fiskaltzari eskatu dio Bilboko PPk banatutako liburuxka baten edukia ikertzeko, diskriminazioa eta gorrotoa bultzatzen duelakoan. Izan ere, Aurrena, Bilbokoak, etxebizitza publikoak emateko sistema justu baten alde izenburua duen dokumentuak dioenez, orain arte babes ofizialeko etxebizitzak banatzerako garaian Bilboko herritarrak diskriminatuak izan dira, atzerritarren mesedetan.

2012ko maiatzaren 09a
SOS Arrazkeriako kideak Bilbon eginiko protesta batean.

SOS Arrazakeriaren iritziz, liburuxkak "informazio faltsua" du bere baitan eta "aurreiritziak sustatzearen" arriskuaz ohartarazi du.

Bere aldetik, dokumentua sinatzen duen Cristina Ruiz PPren Bilboko bozeramaileak adierazi du salaketa "lekuz kanpo" dagoela eta "oinarri judirikorik" ez duela. Ruizen ustez gaia testuingurutik atera dute, PPren helburua "bilbotarrak informatzea" baitzen.

Pasa den astean, Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak ildo bereko adierazpenak egin zituen osasun sistemaren inguruan. Basagoitik "etxekoek" atzerritarren gainetik lehentasuna izango luketen osasun publikoaren ereduaren alde egin zuen.