Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak maiatzean aurkeztutako Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum dekretuak LOEk eta Espainiako Konstituzioak diotena du ardatz. Aitziber Martinez elkarteko koordinatzailearen hitzetan, "curriculum horrek ardatz arrotzak inposatzen ditu" eta "ez du balio Euskal Eskola Publiko Berria eraikitzeko".