Sorturen 'Zohardia' ponentziak eta zuzendaritza proposamenak babes handia lortu dute "birfundazio" kongresura begira

  • Larunbatean gaueko hamabitan amaitu zen Sortu alderdiaren ponentzia eta zuzendaritza taldeak bozkatzeko epea. 'Zohardia' Ponentziak eta Arnaldo Otegik gidaturiko zuzendaritza lantaldeak babes handia lortu dute bozketan, botoen %91 eta %86 lortuz. 


2016ko azaroaren 28an - 10:16
"Zohardia" ponentzia babestu duen zuzendaritza taldea. (Arg.: Sortu)

Bozkatzeko aukera zuten lagunen %71,4k hartu du parte. Ponentziak botoen %91,2 izan du alde, %3,3 aurka eta %5,6ak zuri bozkatu dute. Sortuk hurrengo egunetan datu zehatzagoak emango dituela adierazi du.

Txostenarekin batera, zuzendaritza taldeak ere bozkatu dira eta ildo ofizialak aurkezturiko proposamenak bozkatzaileen sostengua lortu du, botoen %86,5arekin  –%4,7 aurka agertu da eta %8,8k zuri bozkatu du–. Beraz, zuzendaritza nazionalaren zati bat finkatuta geratu da. Herrialdetako ekipoek ere nagusitasunez lortu dute babesa, denen artean botoen %83,1era iritsiz.

Atzoko bozketarekin zuzendaritza lantaldeko kideen erdia hautaturik geratu da. Guztira 29 lagun egongo dira taldean eta horietatik hamalau jada finkatu dira: Arnaldo Otegi (idazkari nagusi), Sonia Jacinto (antolakuntza), Arkaitz Rodriguez (ekintza politikoa), Pello Otxandiano (herrigintza), Gotzon Elizburu (komunikazioa), Gorka Elejabarrieta (nazioartea), Kizkitza Gil de San Vicente, Zuriñe Gojenola, Nuria Alzugarai eta herrialdeetako arduradun Oihana San Vicente (Araba), Ibon Arbulu (Bizkaia), Haimar Altuna (Gipuzkoa), Eneko Aldana (Iparraldea) eta Miren Zabaleta (Nafarroa).

Igandean zabaldu zuten txostenari emendakin partzialak egiteko eta zerrenda irekien bidez Kontseilu Nazionala osatzeko hautagaiak proposatzeko epea. Fase honi abenduaren 10ean emango diote amaiera. “Birfundazio” kongresua urtarrilaren 21ean egingo dute. Ordura arte zabalik dago alderdiaren eraberritze prozesuan parte hartzeko epea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sorturen birfundazioa
2017-01-09 | ARGIA
37 pertsonatik 15 hautatuko dituzte datozen egunetan Sortuko zuzendaritza osatzeko

Urtarrilaren 29tik 20ra egingo da hautaketa eta internetez egin ahal izango da. Sorturen zuzendaritzak 29 lagun ditu eta hamalau aukeratuta daude jada.


Sortu, birfundazioaren oinarriak

Gatazkaren ustezko konponbidearen aparretan abiatu zen Sortu, duela ia sei urte. Gainera, EH Bilduk arrakasta politiko handia lortu zuen lehen urratsetan. Baina aparrak lokatz bilakatu ziren eta, PPren gobernua aurrez aurre, lubakian harrapatua geratu zen izar berria. Hortik... [+]


Miren Zabaleta (Sortu):
"Garai berrirako politika berria behar zen, hori ez zuen behar beste hausnartu ezker abertzaleak"

Miren Zabaletarekin (Iruñea, 1981) mintzatu gara 35 urte bete dituen egunean. Bateragune auzia dela eta sei urte egin ditu espetxean –iazko urrian atera zen– eta orain Sorturen birfundaziorako zuzendaritza taldean dago.


2016-11-04 | ARGIA
Sortuk 'Zohardia' ponentzia defendatuko duen zuzendaritza-talde gaztea proposatu du

Sortu birfundazio prozesuan murgildurik dago. Zuzendaritza nazionalaren eta herrialdeetakoen proposamenak aurkezteko epea amaituta, proposamen bakarra dago: Zohardia. Arnaldo Otegik gidatuta, talde gaztea aurkeztu dute.


Eguneraketa berriak daude