'Sortuko dira besteak' kantaldia Arrasaten, martxoaren 31n

  • Sortuko dira besteak kantaldi zikloak Arrasateko (Gipuzkoa) Amaia antzokian egingo du geldialdia hilaren 31n. Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti eta Amets Arzallus arituko dira kantuan. Besteak beste, Xabier Leteren abestiak berreskuratuko dituzte kantariek, bakarka eta taldeka.


2012ko martxoaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Hainbat musikarik parte hartuko dute kantaldian.

Kontzerturako sarrerak 15 euroan daude salgai Kutxaren webgunean (www.kutxasarrerak.net), kutxazainetan eta 943001200 telefono zenbakian.

Emanaldia 19:00etan hasiko da. Arrasateko Udalak antolatu du, ARGIAren, Antza enpresaren, A&M kultur promotoraren eta Goiena komunikazio taldearen laguntzarekin.

Haizea dator (Petti)

Presoaren eskutitza (Alex Sardui)


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petti
Ahotsaren indarraz, lurra dardarka

Kantu eta Hitza zikloa antolatzen du urtero Iruñeko Udalak. Aurten, kontzertuak Alde Zaharreko O plaza eder eta (gaurkoan) eguzkitsuan dira. Nafarroa Garaiak egun duen ahots ahaltsuenetako baten txanda izan da honakoan: Petti. Kontzertuaren eremura hurbildu ahala ikusi... [+]


2021-01-04 | Iker Barandiaran
Kultura elikatu eta defendatu

Kultura ezinbestez defendatu eta elikatu behar dugu altxorra eta bizipoza delako. Eta aurten ere, oztopoak oztopo, Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatu du AbenduRock jaialdia: dokumentalak eta kontzertuak gaztetxean eta kiroldegian. Horiek guztiak profesionaltasun eta mimo handiz... [+]


Manipulazio isilak

Lan bikaina egin du Pettik, orain arte egin duen diskorik biribilena, osoena, berak ere hala onartu du. Bai musikaren aldetik, doinuak, musika tresnen erabilera, moldaketak eta ekoizpena, bai hitzen eta mezuen aldetik.

Doinua, poesia eta pentsamendua batzen ditu diskoak... [+]


Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 20an Tolosako Bonberenean

Berako bakarlariak Tolosan emango duen kontzertu bakarrean erregistratuko du bakarkako zazpigarren diskoa izango dena.


Beran badakite

Beran badakite Borrokanekin zer daukaten, agian gainontzeko guztiak ez gara enteratu oraindik. Laster iristekoa da Bidasoaldekoen disko berria. Kanta bat sarean entzun daiteke jada.


Eguneraketa berriak daude