'Sortuko dira besteak' ikuskizunaz gozatzeko aukera berriak

  • Euskal sei kantari ezagun dira Sortuko dira besteak ikuskizuneko protagonistak. Euskal kantarien obrak eta nazioarteko klasikoak berreraman dituzte taula gainera. Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Alex Sardui (Gatibu), Mikel Urdangarin, Petti, Arantxa Irazusta eta Pier Paul Berzaitzen ahotsek beteko dituzte Elgeta, Bilbo, Donostia eta Gasteizko antzokiak.


2012ko azaroaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Xabier Lete, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren abestiak berreskuratzeaz gain, nazioarteko hainbat abeslari eta musika talderen kantak euskaratu eta eskainiko dituzte: Leonard Cohen, Lluis Llach, Pablo Milanes, Rolling Stones…

Bernardo Atxaga eta Amets Arzallusek ere tartea izango dute emanaldietan, propio ikuskizunerako prestatutako testuak errezitatuko baitituzte. “Olerkia eta kantagintza lotu zitezkeela konturatzea oso esanguratsua izan zen. Kantagintza aparteko tresneria da”, adierazi du Atxagak.

Bilboko emanaldia atzo aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Bertan bildu ziren ikuskizuneko parte hartzaile batzuk, Joxean Goikoetxea musika zuzendariarekin eta Joxeanjel Arbelaitz birako sustatzailearekin batera.

Xabier Leteren omenalditik

Xabier Leteri egindako omenaldietan abestu ziren kantak ditu oinarri Sortuko dira besteak ikuskizunak. “Aurrez izandako sortzaileen lana belaunaldi berriek jarraitzeko gonbidapena da”, adierazi dute, besteak beste, ARGIA laguntzaile duten ikuskizunaren sortzaileek.

Emanaldien datak eta ordutegiak

Elgeta: Azaroak 25. 19:30ean Espaloia Kafe Antzokian. Sarrerak: www.kutxasarrerak.net helbidean edo takilan.

Bilbo: Abenduak 1. 20:00etan Arriaga Antzokian. Sarrerak: www.generaltickes.com/bbk helbidean edo takilan.

Gasteiz: Abenduak 15. 20:30ean Principal Antzokian. Sarrerak: www.entradas.cajavital.es helbidean edo takilan

Donostia: Abenduak 22. 20:00etan Kursaalean. Sarrerak: www.kutxasarrerak.net helbidean edo takilan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petti
Ahotsaren indarraz, lurra dardarka

Kantu eta Hitza zikloa antolatzen du urtero Iruñeko Udalak. Aurten, kontzertuak Alde Zaharreko O plaza eder eta (gaurkoan) eguzkitsuan dira. Nafarroa Garaiak egun duen ahots ahaltsuenetako baten txanda izan da honakoan: Petti. Kontzertuaren eremura hurbildu ahala ikusi... [+]


2021-01-04 | Iker Barandiaran
Kultura elikatu eta defendatu

Kultura ezinbestez defendatu eta elikatu behar dugu altxorra eta bizipoza delako. Eta aurten ere, oztopoak oztopo, Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatu du AbenduRock jaialdia: dokumentalak eta kontzertuak gaztetxean eta kiroldegian. Horiek guztiak profesionaltasun eta mimo handiz... [+]


Manipulazio isilak

Lan bikaina egin du Pettik, orain arte egin duen diskorik biribilena, osoena, berak ere hala onartu du. Bai musikaren aldetik, doinuak, musika tresnen erabilera, moldaketak eta ekoizpena, bai hitzen eta mezuen aldetik.

Doinua, poesia eta pentsamendua batzen ditu diskoak... [+]


Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 20an Tolosako Bonberenean

Berako bakarlariak Tolosan emango duen kontzertu bakarrean erregistratuko du bakarkako zazpigarren diskoa izango dena.


Beran badakite

Beran badakite Borrokanekin zer daukaten, agian gainontzeko guztiak ez gara enteratu oraindik. Laster iristekoa da Bidasoaldekoen disko berria. Kanta bat sarean entzun daiteke jada.


Eguneraketa berriak daude