'Sortuko dira besteak' ikuskizunaz gozatzeko aukera berriak

  • Euskal sei kantari ezagun dira Sortuko dira besteak ikuskizuneko protagonistak. Euskal kantarien obrak eta nazioarteko klasikoak berreraman dituzte taula gainera. Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Alex Sardui (Gatibu), Mikel Urdangarin, Petti, Arantxa Irazusta eta Pier Paul Berzaitzen ahotsek beteko dituzte Elgeta, Bilbo, Donostia eta Gasteizko antzokiak.

2012ko azaroaren 21a

Xabier Lete, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren abestiak berreskuratzeaz gain, nazioarteko hainbat abeslari eta musika talderen kantak euskaratu eta eskainiko dituzte: Leonard Cohen, Lluis Llach, Pablo Milanes, Rolling Stones…

Bernardo Atxaga eta Amets Arzallusek ere tartea izango dute emanaldietan, propio ikuskizunerako prestatutako testuak errezitatuko baitituzte. “Olerkia eta kantagintza lotu zitezkeela konturatzea oso esanguratsua izan zen. Kantagintza aparteko tresneria da”, adierazi du Atxagak.

Bilboko emanaldia atzo aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Bertan bildu ziren ikuskizuneko parte hartzaile batzuk, Joxean Goikoetxea musika zuzendariarekin eta Joxeanjel Arbelaitz birako sustatzailearekin batera.

Xabier Leteren omenalditik

Xabier Leteri egindako omenaldietan abestu ziren kantak ditu oinarri Sortuko dira besteak ikuskizunak. “Aurrez izandako sortzaileen lana belaunaldi berriek jarraitzeko gonbidapena da”, adierazi dute, besteak beste, ARGIA laguntzaile duten ikuskizunaren sortzaileek.

Emanaldien datak eta ordutegiak

Elgeta: Azaroak 25. 19:30ean Espaloia Kafe Antzokian. Sarrerak: www.kutxasarrerak.net helbidean edo takilan.

Bilbo: Abenduak 1. 20:00etan Arriaga Antzokian. Sarrerak: www.generaltickes.com/bbk helbidean edo takilan.

Gasteiz: Abenduak 15. 20:30ean Principal Antzokian. Sarrerak: www.entradas.cajavital.es helbidean edo takilan

Donostia: Abenduak 22. 20:00etan Kursaalean. Sarrerak: www.kutxasarrerak.net helbidean edo takilan.

Kanal hauetan artxibatua: Petti  |  Elgeta

Petti kanaletik interesatuko zaizu...
Beran badakite

Beran badakite Borrokanekin zer daukaten, agian gainontzeko guztiak ez gara enteratu oraindik. Laster iristekoa da Bidasoaldekoen disko berria. Kanta bat sarean entzun daiteke jada.


2013-05-02 | Ima Ubeda
Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean

Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean, giro horretan egingo dute topo maiatzaren 4an Usurbilgo Sutegi liburutegiko auditorioan Joxan Goikoetxeak, Pettik eta Harkaitz Canok. Azken honek xehekatu digu ikuskizuna.


2012-03-20
'Sortuko dira besteak' kantaldia Arrasaten, martxoaren 31n

Sortuko dira besteak kantaldi zikloak Arrasateko (Gipuzkoa) Amaia antzokian egingo du geldialdia hilaren 31n. Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti eta Amets Arzallus arituko dira kantuan. Besteak beste, Xabier Leteren abestiak berreskuratuko dituzte kantariek, bakarka eta taldeka.


2012-01-24
Mikel Urdangarin, E˝aut Elorrieta, Alex Sardui eta Petti, besteak beste, larunbat honetan Irunen

Larunbat honetan egingo da Sortuko dira besteak kantaldi zikloaren bigarren emanaldia Irungo Amaia Antzokian. Kontzertua 19.00etan hasiko da eta bertan euskal abeslari ugarik hartuko dute parte Xabier Leteren omenezko kontzertuen formatu berriko bira berri honetan. Besteak beste, Ken Zazpiko Eñaut Elorrieta, Gatibuko Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Jabier Muguruza, Petti, Pier Paul Berzaitz eta Arantxa Irazusta izango dira bertan.


2012-01-13
'Sortuko dira besteak' kantaldia Mungian

Larunbat honetan egingo da Sortuko dira besteak kantaldi zikloaren aurreneko emanaldia Mungiako (Bizkaia) Olalde aretoan, 20:00etan. Alex Sardui (Gatibu), Anje Duhalde, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta eta Petti arituko dira kantuan, hainbat musikarirekin batera. Euskal Herri osoan egingo dira Sortuko dira besteak kantaldiak. Datorren kontzertua Irungo (Gipuzkoa) Amaia antzokian izango da hilaren 28an


2011-05-09
'Xabier Lete gogoan' kantaldirako bost harpiderentzat bina sarrera opari

Larunbat honetan Xabier Leteren omenezko kantaldia egingo da Usurbilgo (Gipuzkoa) Oiardo Kiroldegian, Jexux Artze kultur elkarteak antolatuta. Haren hitzak eta musika uztartuko dituzte jaialdian Antton Valverdek, Pier Paul Berzaitzek, Amaia Zubiriak, Pettik, Paco Ibañezek eta Joxean Artzek. Emanaldia 22:00etan hasiko da.


Azkenak