Sortu birfundazio prozesuan murgildurik dago. Zuzendaritza nazionalaren eta herrialdeetakoen proposamenak aurkezteko epea amaituta, proposamen bakarra dago: Zohardia. Arnaldo Otegik gidatuta, talde gaztea aurkeztu dute.
Azaroaren 5ean hasiko den Barne Hauteskunde prozesuan eztabaidagai egongo den ponentzia bakarra hura izango da. Txostena, lantaldeak eta zuzendaritza nazionalaz hiru bozketa egingo dituzte.
Donostian egindako agerraldian bi helburu nagusi aipatu dituzte: prozesu subiranista eta independentista bat abian jartzea eta ezker abertzalea eraberritzea.
Zohardia ponentzia defendatuko duen Zuzendaritza Taldea ostegunean aurkeztu du Sorturen ildo ofizialak. Idazkari nagusia Arnaldo Otegi izango litzateke, antolakuntza idazkaria Sonia Jacinto, ekintza politikoko idazkaria Arkaitz Rodriguez, ekintza politikoko idazkari ondokoa Kizkitza Gil de San Vicente, herrigintzako idazkaria Pello Otxandiano, herrigintzako idazkari ondokoa Zuriñe Gojenola, komunikazio idazkaria Gotzon Elizburu, nazioarteko idazkaria Gorka Elejabarrieta eta idazkaritza teknikoa Nuria Alzugarai.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko lantaldeak ere proposatu dituzte:
Araba Arduradun politikoa Oihana San Vicente, antolaketa Ion Anda, ekintza politikoa Txus Martinez de Lahidalga eta herrigintza Ruth Ibisate. Bizkaia Arduradun politikoa Ibon Arbulu, antolaketa Enkarna Cordon, ekintza politikoa Mikel Totorika eta herrigintza Urtza Alkorta. Gipuzkoa Arduradun politikoa Haimar Altuna, antolaketa Itsasne Fernandez, ekintza politikoa Inaki Lizundia eta herrigintza Jone Etxeberria. Nafarroa Arduradun politikoa Miren Zabaleta, antolaketa Haritz Romeo, ekintza politikoa Victor Rubio eta herrigintza Aitziber Campion. Ipar Euskal Herria Arduradun politikoa: Eneko Aldana.
Informazio gehiago:
Sorturen birfundazioaren nondik norakoak (Xabier Letona. ARGIA, 2016-11-06, 2.528. zenbakia)
Miren Zabaleta: "Garai berrirako politika berria behar zen, hori ez zuen behar beste hausnartu ezker abertzaleak" (ARGIA, 2016-11-06, 2.528. zenbakia)