Desobedientzia zibila eta ezkerreko aniztasuna, Sorturen oinarrien artean

  • Sortu alderdiak bere oinarri ideologikoari eta antolakuntza ereduari buruzko ponentzia (pdf) aurkeztu du. "Prozesu Demokratikoan aurrera egiteko, aldaketa politikoa eta soziala gauzatzeko, marko demokratikoa erdiesteko eta Euskal Herria independentziara eramateko bidean, Ezker Abertzalea eta bere espresio politiko nagusia izango den Sortu, ezinbesteko motor politiko dira", dio ponentzian.


2012ko azaroaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iazko otsailean aurkeztu zuten Sortu alderdia.

"Lan hori bete ahal izateko egitura eraginkorra behar du, bere proiektu politikoaren erakusle eta bere kidego guztiaren bilgune izango dena. Barne demokrazia eta kanpo gardentasuna oinarri izan behar ditu".

"Antolakuntzaren ikuspuntutik, Sortu Zutik Euskal Herria ebazpenaren adierazpen politiko zehatza da. Ebazpen hark bihurtzen du Sortu Euskal Herriko independentisten eta sozialisten erreferentzia jarduera eta borroka politikoan (...) Horrela, ENAMen ondarea eta, aldi berean, aipatu ebazpena ekarri zuen eztabaida estrategikoan egindako eguneratzea jasotzen dituen antolakundea da Sortu", dio ponentziaren lehendabiziko puntuak. Joseba Alvarezek, Pernando Barrenak eta Maribi Ugarteburuk aurkeztu zuten atzo dokumentua.

Abertzale ezkertiar guztiak biltzea helburu

Ia 200 puntu biltzen ditu txostenak, hainbat ataletan banaturik. Oinarri ideologikoei dagokien kapitulua (42-107 puntuak) independentziaz, sozialismoaz, euskaraz, feminismoaz, internazionalismoaz eta demokrazia parte-hartzaileaz mintzo da, besteren artean. "Badakigu sozialismoa ulertzeko era desberdinak daudela eta desberdintasun horiek ezkerraren zatiketa ugarien arrazoi nagusia izan ohi direla. Horregatik, gure proiektuaren helburua Euskal Herriko abertzale ezkertiar guztiak biltzea denez, ezkerra eta sozialismoa ulertzeko modu guztiek lekua izan behar dute bertan", irakur daiteke 65. puntuan. "Beraz, proiektu politiko malgua izan behar da gurea, biltzeko joera izango duena, ez jendea alboratzekoa".

Desobedientzia zibilaren alde

"Sortuk desobedientzia zibila aldezten du, demokrazian sakontzeko bide gisa eta honela ulertuta: jendaurreko ekintza bortxarik gabea, kontzientea eta politikoa, bidegabetzat jotzen den lege edo agindu baten kontrakoa, lege edo agindu hori baliogabetzeko eta, legeak ukatzen dituen eskubide zibil eta sozialak de facto aitortuak izan daitezen, legedi berria zabaltzeko asmoz jendarte zibilak egiten duena", dio, bestalde, 102. puntuak.

Hain justu, horri buruz hitz egin zuen Arnaldo Otegik ARGIAk pasa den uztailean egindako elkarrizketan. "Desobedientzia zibila gehitu behar diegu gure egungo borrokei", zioen.

Ildo politikoari buruzko txostena

Sortuk azaroaren 17an eta 24an egingo ditu lehendabiziko bilerak herri eta auzoetan, ponentziak biltzen dituen oinarri ideologikoez eztabaidatzeko. Ildo politikoari buruz arituko dira ondoren, eta urtarrilean antolakuntza ereduaz. Ildo politikoari buruzko ponentzia aurki aurkeztuko dute.

Lehenengo batzar nazionala, bestalde, otsailaren 23an egingo dute.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude