Txillardegiren omenezko horma-irudia egin dute bere sorlekuan

  • Urtarrilaren 14an Jose Luis Alvarez Enparanza "Txillardegi" hil zeneko 6. urtemuga izango da, eta urtero bezala, Txillardegi Udal Liburutegia herri-ekimenak hainbat ekitaldi antolatu du. Udal Liburutegiari "Txillardegi" izena jartzeko lanean ari dira hizkuntzalari, idazle eta ekintzaileari sorterrian aitorpena egiteko. Momentuz ez dute lortu, baina aurrerantzean Antiguan Txillardegiren figura presente izango da Gaskuina Plazan margotu duten muralaren bitartez.

Txillardegiren omenez Antiguan margotu berri duten horma-irudia (Lander Arbelaitz)

2018ko urtarrilaren 12an - 10:27

Igandean, 12:00etan, ekitaldia egingo dute Txillardegiren horma-irudia inauguratzeko. Antiguako Gaskonia Plaza aukeratu dute Txillardegi baserria han zegoelako, eta lur horietan, hain zuzen, jaio zelako Jose Luis Alvarez Enparantza. Bere figurarekin ez lotzeko, Udal Gobernuak plaza horri ez ziola Txillardegi izena jarri nahi izan gogorarazi du egunotan Fito Rodriguez taldeko kideak. Mikel Herrero artistak margotu du eta Udalaren baimena lortu dute horretarako. “Euskara da euskaldunon aberria” esaldia gehitzea besterik ez da falta horma-irudia bukatzeko.

Horma irudiaren inaugurazioaz gain, bi hitzaldi antolatu ditu elkarteak Donostian. Urtarrilaren 11n izan zen lehenengoa, "Txillardegi, errotikako gogoeta" izenekoa. Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak eta Alaitz Aizpuru filosofo eta Lilleko Unibertsitateko irakasleak eskaini zuten. Urtarrilaren 18an, 13:00etan EHUren Filosofia mintegian, Txillardegi intelektualaz hitz egingo du Fito Rodriguez idazleak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txillardegi
Txillardegi omendu dute, bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean

Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.


2024-01-08 | ARGIA
Txillardegiren heriotzaren XII. urteurrena
Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena ematea aldarrikatuko dute beste behin

Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


2023-01-03 | Irutxuloko Hitza
Txillardegiren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia urtarrilaren 14an egingo dute

Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]


Eguneraketa berriak daude