Sorkuntza eta inprobisazioa ardatz Inpernuko Poza Trikitixaren XII. Jardunaldietan

  • Sorkuntza eta inprobisazioaren gaia oinarritzat hartuz, Inpernuko Poza Trikitixaren XII. Jardunaldiak izango dira irailaren 10ean eta 11n Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta.


2014ko irailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Aitor Furundarena musikariak konposatzeko modu anitzen inguruko saio teorikoarekin emango dio hasiera aurtengo jardunaldiei. (Arg.: Euskonews)

Trikitiaren munduan ibilbide esanguratsua duten Aitor Furundarena eta Xabier Solano musikarien eskutik egingo dira aurtengo jardunaldiak. Hasteko, asteazkenean 19:30etan konposatzeko era anitzen inguruko hitzaldia eskainiko du Furundarenak.

Solanok saio praktikoa eskainiko du ostegunean, ordu berean. Urteetako ibilbidean jorratu dituen musika anitzak aintzat hartuz, pieza berrien sorkuntzaz arituko da. Hauek nola sortu eta garatzen dituen azalduko du, aurreneko ideiatik kanta osatzeraino etxean egin ohi dituen urrats bakoitza erakutsiz.

Aurreko edizioetan, besteak beste, ondorengo gaiak izan dituzte aztergai jardunaldietan: trikitiaren oraina eta geroa, trikitia eta debekuak, txapelketak, trikitia eta emakumea, soinu txikia munduan, irakaskuntza eta diskogintza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-26 | ARGIA
Iparragirreren musika entzungo da Kantabriako auditorio nagusian

Larunbat honetan Jose Mari Iparragirre urretxuarraren musika entzungo da Santanderren, Kantabrian, bi urretxuarren eskutik: Gorka Hermosa konpositorea eta Juan Luis Escudero aktorea.


"Gazteok zutik eta mugimenduan gaude, errealitate gordin baten aurrean"

Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko... [+]


2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


Eguneraketa berriak daude