Sopelako elizan egindako pintaketa bere gain hartu du Tranku gazte erakundeak

  • "Min handiagoa egingo dizue honek babesten duzuen biolentzia eta zapalkuntzak baino" zioen San Pedro eliza indarkeria matxistaren aurka egindako pintaketak. 24 ordutan udal langileek eliza berriz zuritu zuten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 24an - 09:42

Sopelako San Pedro eliza indarkeria matxistaren aurkako pintaketakaz agertu zen, astelehen goizean; 24 ordutan udal langileek eliza berriz zuritu zuten, Sopela.net agerkari digitalak nabarmendu duenez. Egun hauetan, Tranku gazte-erakundeak bere gain hartu du elizan egindako pintaketa, sare sozialetan zabaldutako idatzi baten bitartez.

Trankuk zabaldutako adierazpena:

Datorren astean emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izango da. Zalantzarik ez daukagu, instituzio eta erakundeek ekitaldi eta adierazpenak egingo dituztela indarkeria horren kontra.

Baina, zalantzarik ere ez daukagu, adierazpenotan emakumeonganako indarkeria kontzeptu abstraktu edo gertakari isolatu moduan tratatuko dutela. Ez da indarkeria horren errudunik seinalatuko. Eta jakina, ez dira indarkeria hori babesten duten pertsona, erakunde, ideologia eta jarrerak kondenatuko.

Guk, ordea, argi daukagu emakumeon aurkako indarkeria eta diskriminazioa sistematikoak direla. Horregatik, hori eragiten duten hezkuntza, kultura eta balore arkaikoak salatuko ditugu. Eta horregatik, hori guztia babesten dutenak seinalatuko ditugu, gizartearen bidegabekeriaren erantzule direla erakusteko.

Elizak mendeetan zehar gure gizarte matxista eraiki du. Hezkuntza, kultura, erlijioa eta boterearen jabe izanda, beste inork baino erantzukizun handiagoa dauka emakumeak bigarren mailako pertsona bihurtzen. Eta bide berean jarraitzen du eta jarraituko du, horregatik barkamenik eskatu, erantzukizunik adierazi edo hausnarketarik egin barik.

Are gehiago, Elizaren jarraitzaileei larriagoa irudituko zaie eraikina margotzea, salatzen dugun indarkeria sistematikoa baino. Min handiagoa egingo die ordena tradizionala apurtzeak emakumeak diskriminatuta bizitzeak baino.

Baina, guk badauzkagu hitz bi zapaltzaileak babesten dituztenak deskribatzeko: bata konplize da eta bestea errudun.

 

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude