argia.eus
INPRIMATU
Sopelako balea zergatik hil den jakin gabe lurperatuko dute
  • Zergatik hil den jakin gabe lurperatuko dute Sopelan hilik agertutako balea. Hala jakinarazi du Ambar Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Elkarteak.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 06a
Zallako hondakindegian lurperatu dute Sopelan hilik agertu den balea (argazkia: Ambar Elkartea).

“Ez da izango aukerarik nekropsia egiteko, baina lagin biologikoak hartu ditugu balio zientifiko handikoak”, azaldu du elkarte horrek Facebook bidez.

Ia hamazazpi metro luze eta 30 tonako pisua zeukan balea agertu zen joan den astean Sopelako hondartzan eta hura erretiratzeko lanek hainbat eguneko lana eskatu dute.

Otsailaren 3an Ambar elkarteak informatu zuenez, balea bizirik egon zen hondartuta, baina igande goizean hil zen.

Gorpua Zallako hondakindegira eraman dute eta hartutako laginak berriz EHUk Plentzian daukan itsas-zentroan daude dagoeneko.