LAB sindikatuak gizono eta emakumeen arteko "soldata arrakalarekin amaitzeko proposamen sorta" erregistratu du Emakundek Gasteizen duen egoitzan batetik, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuan, Iruñean, bestetik.
"Soldata arrakala ez da kopuru bat, arazo politikoa da” lelopean elkarretaratzeak egin dituzte.
Emakunderen egoitzan elkartu gara, Gasteizen, Gizon eta Emakumeen Soldata Berdintasunaren Aldeko Egunaren bezperan, idatzi bat erregistratzeko. “Soldata arrakala ez da kopuru bat, arazo politikoa da” lelopean ari gara mobilizatzen pic.twitter.com/dL0KTRYOM0
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) 2019(e)ko otsailaren 21(a)
Elkarretaratzea Iruñean, soldata arrakalaren kontra. pic.twitter.com/w4z2eW97gq
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) 2019(e)ko otsailaren 21(a)
Pertsonen beharrei erantzutea xede
Pasa den urtarrilean, Nafarroako Parlamentuaren batzordean, proposamenaren inguruko azalpenak eman zituzten LABeko kide Eli Etxeberria, Maite Barreña eta Aitziber San Martinek.