Soldadutzari ez!

  • Adi gazteok: laster debaldeko oporraldiak izan ditzakezue. Zaudete argi, postariak eskutitz bat ekar baitiezazueke Madriletik -horren estiloko gutunak beti Madriletik datoz- doaneko egonalditxo baterako gonbitea eginez.

2018ko otsailaren 19an - 10:54

Debalde eta doan idatzi dut baina ez da zuzena: inortxok ez du erregaliarik egiten aberriaren batasun sakrosantarekin eta hain eskaintza erakargarriaren gastuak hiritar guztion artean banatuko dizkigute, buruko horrenbeste.

Europatik datozkigun haize umelen arabera, beharrezko soldadutzarako sukarrak jota bide daude kontinenteko politikoak eta iragarpenetara joz gero ez dirudi luze berandutuko denik birusak Moncloa kutsatu arte. Eta turutaren soinua zezen larruko lau (edo bost) muturretaraino hedatuko zaigu, gure gazteen bahiketa behartua ofizialtzeko. Horrela denok jakingo dugu ( zaharrok aspaldi igaro ginen trantze horretatik eta gure haragietan ikasi genuen ikasi beharrekoa) ejertzitoa dela bakearen bermatzailea, arma industria armamentistikoa dugula nazioaren ezinbesteko sostengu ekonomikoa, geurea bakarra, handia eta askea dela, eta patriotismo higuingarriaren gaineko teoria arbuiagarriak.

 

Si vis pacem para bellum?... Inondik ere ez!

 
(Josemari Velez de Mendizabalek "Etorkizuna etorkizun" bere blogean argitaratutako iritzi artikulua da hau)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude