Sokatirako euskal selekzioak urrezko domina lortu du Munduko Txapelketan

  • Suedian jokatutako txapelketan lortu dute domina, lur gaineko 580 kilogramoko proban lehiatuta. Sokatirako taldeak 2014an lortu zuen ofizialtasuna.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2016ko irailaren 12a
Sokatirako euskal selekzioa, Suedian urrezko domina irabazi berritan. [Argazkia: @erenho9]

Ofizialtasuna lortu eta bi urtera iritsi da Euskal Herriko sokatira selekzioak Munduko Txapelketa batean lortutako lehen urrezko domina. Suediako Malmö hirian jokatutako lur gaineko txapelketan irabazi dute, 580 kilogramoko kategorian. Bigarren geratu da 500 kiloko pisuan lehiatu den emakumezkoen taldea.

Eusko Jaurlaritzak “poza eta harrotasuna” adierazi ditu agiri baten bidez, eta oroitarazi du “ikurriña eta euskal ereserkia lehen aldiz izan direla protagonista Munduko Txapelketa batean”. Horrez gain, garaipenak “kirol guztietan ofizialtasunaren alde lan egiteko” balio dezakeela uste du.

Euskal Selekzioak 2014ko udan lortu zuen ofizialtasuna, Sokatirako Federazio Internazionalak Herri Kirolen Euskal Federazioa onartu eta gero. Urte berean egin zuen debuta, Wisconsingo (AEB) Munduko Txapelketan. Brontzezko bi medaila lortu zituen bertan.

Kanal hauetan artxibatua: Euskal selekzioak  |  Suedia  |  Euskal selekzioak  |  Sokatira

Euskal selekzioak kanaletik interesatuko zaizu...
Kataluniako afera. Eta euskal isiltasunaren ondorioak?

Agian, Kataluniako herriak Bruselan abenduaren 7an egin behar duen manifestazioan egotea dagokio Euskal Herriari. Agian, gure aldarrikapena berearekin batera aldarrikatzea dagokigu. Agian, aurten Gabonetan Euskadi-Katalunia partida jokatu beharko litzateke Bruselako Heysel estadioan… Agian.


2017-11-14 | Jon Torner Zabala
EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina...

EH Bilduk Estaturik gabeko nazioen arteko futbol txapelketa antolatzea proposatu du, “euskal selekzio ofizialak sustatzeko”. Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die kirol federazioei “babes osoa” emateko, “nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko egin beharreko gestioak burutzeko”.


2017-05-19 | Euskal Irratiak
Euskal Selekzioak ezingo du parte hartu herrialdeen arteko munduko surf txapelketan

Surfean, larunbat huntan hasiko dira Miarritzen selekzioen arteko munduko xapelketak. Aste batez 250 surflari lehiatuko dira Miarritzeko Ondartza haundian, bai mutiko eta bai nesketan. Euskaldunak haatik, berriz ere Frantzia eta Espainiako selekzioekin ari beharko dute, atzo berean, Euskal Herriko Surf federaknutzari ezetza eman baitiote.


2017-01-04 | Info 7 irratia
"Helburua ofizialtasuna behar da izan, bestela turroiaren ordez laranjaren partidua izango da"

"Soluzio politikoak" behar direla uste du Martxel Toledo ESAITeko kide ohiak ofizialtasunaren bidean. Azken urteetan eman ez diren urratsen ondorio dela harmailak hutsik egotea, gehitu du.


2014-12-24 | Jon Torner Zabala
Jauzia ekimenak jaso dituen atxikimenduak bideoan

Jauzia euskal selekzioen ofizialtasuna bultzatzeko ekimen herritarrak orain arte jaso dituen atxikimenduen bideoa sareratu du.


2014-10-13
Euskal selekzioak eta independentzia
MULTIMEDIA - solasaldia

ESAITeko kide Martxel Toledoren eta txirrindulari ohi Mikel Astarlozaren solasaldia, Aitor Manterola kazetariak gidatuta. Zumaiako EHBilduk antolatutako Hamaika arrazoi independentziarako hitzaldi zikloko lehena izan zen euskal selekzioen ofizialtasunari buruzkoa.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude