argia.eus
INPRIMATU
Soka-dantza plazaratu dute Mutrikun luzaroan galduta egon ondoren
  • Gure Ametsa dantza taldeak soka-dantza dantzatu du Kalbario jaietako Piñastegi egunean. Herri osoa mahoiz jantzita esnatu da; portuan da gaurkoan festa. Sardina usaina sumatzen da eta umeak arranplan ari dira jolasean, txirristan. Helduak, berriz, kukainarekin. Bar Puerto aurreko zabalgunean hesiak ipintzen ari dira, zezenak aterako baitituzte. Horretarako intentziorik gabe, dantzarako ere plaza ederra geratu da hesien erdian. Jendea lepo. Dantzarien zain baino zezenen zain, seguruenik, baina lekuak eta momentuak aprobetxatzen jakin behar da.

dantzan.eus 2025eko irailaren 19a
Soka-dantza, Mutriku, 2025-09-16. Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
Soka-dantza Mutriku
Soka-dantza, Mutriku, 2025-09-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
 

Zuri-beltzeko Mutrikuko aurreskuak

"Aurreskuak soka luzea du Mutrikun ere. XVIII. mendean dantzarekin lotutako gatazken bidez jakin daiteke esku-dantzan aritzen zirela Mutrikun. Sebastian Mendiburu misiolariak Mutrikura 1746an egindako bisitak hautsak harrotu zituen, Mutrikuarren dantzak lizuntzat jo eta salatu baitzituen. Udalak dantzarako mugak jarri zizkien herritarrei, tartean, elkarri eskurik ematea, eta beraz, soka-dantzan aritzeko zapia erabiltzeko derrigortasuna: "que hubiese de usar de pañuelos con tanto rigor, que a qualquiera que se le viese danzar asido de la mano de don-zella o muger se le llevase a la carzely se le detubiese en ella a arvitrio del Alcalde actual”. Larrañaga Arrieta, J. (2019, otsaila). Dantzen inguruko eztabaidak: Aitxa Mendiburu eta “lapa-dantzia”. Kalaputxi, Mutrikuko Herri Aldizkaria, 191, 18–19.

XX. mendeko 1920 eta 30eko hamarkadetan, Mutrikuko Madalena jaietan aurreskuak sokan egiten zirela erakusten digute zenbait argazkik.
Soka-dantza Mutriku
Aurreskua madalenetan, Mutriku, 1935.
 
Soka-dantza Mutriku
Aurreskua madalenetan, Mutriku, 1935.
 
Mutriku asurreskua
Aurreskua madalenetan, Mutriku, XX. mendea.
 
Mutriku asurreskua
Aurreskua madalenetan, Mutriku, 1929-07-22.

Gizon zein emakumeek ateratzen zituzten sokak. Idurre Eskisabelen bidez, izan genuen, adibidez argazki hauen berri. Iturrian ageri diren dantzariak Tomasa Arkotxa (bere amama) eta Pia Azkarraga dira.

 

Soka-dantza Mutriku
Tomasa Arkotxa eta Pia Azkarraga, Mutriku, 1924.

Aurreskuko argazkian dantzan ari dena ere Arkotxa dela uste du (adats luzeagatik). Iturrikoa 1924ko da, badirudi, biak egun berekoak direla.

Soka-dantza Mutriku
Soka-dantza, Mutriku, 1924.

Soka-dantza portuan

Deba eta Mutriku arteko zubi berrituaren inaugurazioan berotu ziren mutrikuarrak. Izan ere, orduan bi herriak soka-dantzan edo aurreskuan batu ziren. Mutrikuko dantzariek debarren laguntzaz urratsak ikasi eta mutrikuarren ordezkari gisa dantzatu ziren zubian. Horrela, festetan ere soka atera beharra zutela ikusi zuten. Aurtengoa lehen ahalegina izan da, eta hurrengo urteetara begira moldatzen eta osatzen joango direla diote, batez ere, testigantza eta argazki zaharretatik tiraka.

13:00etan atera dute soka; urte luzez galdua egon da, baina behin lotzen hasita, luzea osatu dute. Herri osoa bezalaxe, dantzariak ere mahoiz. XX. mende hasieran dantzatzen zen, baina gerora galdu egin zen soka-dantzaren ohitura Mutrikun.

 

Soka-dantza Mutriku
Soka-dantza, Mutriku, 2025-09-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Soka atera eta aurreskuak desafioa dantzatu du, eta segidan, axeri-dantza egin dute hainbat dantzarik.

 

Soka-dantza Mutriku
Soka-dantza, Mutriku, 2025-09-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
 
Soka-dantza Mutriku
Soka-dantza, Mutriku, 2025-09-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Agurra alkateak dantzatu du, sokatik kanpo zegoen, txistularia baita. Txistua utzi eta plazaren erdira atera da dantzatzera.

Soka-dantza Mutriku
Soka-dantza, Mutriku, 2025-09-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Jarraian, aurreskuak eta atzeskuak desafioa dantzatu dute.

Soka-dantza Mutriku
Soka-dantza, Mutriku, 2025-09-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Eta bukatzeko fandangoa, arin-arina eta biribilketa.

Soka-dantza Mutriku
Soka-dantza, Mutriku, 2025-09-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
 
Soka-dantza Mutriku
Soka-dantza, Mutriku, 2025-09-16. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA