Kaki Arkarazo: "Psikologia lana ere bada soinu teknikariarena. Hasieratik artistak zugandik zer nahi duen ikusi behar da, eta hori eman. Halere, artistak edo taldeak motibatzen banau, gustatzen zait nire ekarpenak egitea; ez banau motibatzen, nire lana egin eta kito".
Karlos Osinaga: "Digitalizazioaren aukerak onak dira. Nik argazkiekin konparatzen dut. Orain ia edonork sekulako argazkiak egin ditzake, eta hori oso ondo dago. Edozein jolas daiteke jada. Edozein modutan, euskarriak berezitasun bat ematen dio soinuari, baina ez da garrantzitsuena. Garrantzitsua kantua da, musika, musika tresna...".
Jean Phocas: "Estudioak eta kontzertuak oso mundu desberdinak dira. Asko ibili izan naiz kontzertuetan. Beste teknika bat da, erabat ezberdina. Aretoaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira: kanpoan den, pilotaleku batean edo kontzertuetarako areto batean den...".
(2007/05/16)