"Bizi garen aro digitalean, hainbat helburu software librearekin baino ezin dira bideragarri bihurtu; adibidez, teknologia berriak ezagutaraztea eta beraien erabileran diskriminaziorik gabe heztea, bai enpresen nola herritarren artean, egoera ekonomiko edo soziala edozein delarik ere. Baita softwarea norberaren hizkuntzan aurkitzea ere, euskaraz gure kasuan; gainera, hori lor daiteke bertsio berri bat atera bezain laster, eta ez handik urte batera. Ildo beretik, software hori beti legala da, edozein bulegotan edo etxetan, pirateriaren arazoa, beraz, desagerraraziz". (2005/11/03)