Francisco Iribarren Nafarroako Gobernuko presidenteordeak Nafarroako Parlamentuan adierazi duenez, duela hiru urte software egokia eskuratu ez zutelako ezin izan dute web gunea euskarazko edukiz ere hornitu. Bere hitzetan, "web gune eleanitzak sortzea dirudien baino zailagoa da, hizkuntzak ezagutzen dituen eduki-kudeatzailea behar baita". Nafarroako Gobernuak erosi zuen programak hizkuntza bakarra ezagutzen zuen eta hori dela-eta, hiru urtez web gunearen gaztelaniazko bertsioa soilik izan da martxan. Orain softwarea berritzen ari dira eta litekeena da abuzturako edukiak euskaraz, ingelesez eta frantsesez ere kontsultatu ahal izatea.