“Ez da gizonen eta sistemaren lana guri askatasuna ematea; kontrara, sistema kapitalista patriarkalaren lana gu menpeko egitea da”, esan zuen emakume batek zapatistek antolatutako emakumeen lehenengo Nazioarteko Topaketaren irekiera ekitaldian, Desinformémonos atarian irakurri daitekeenez. Martxoaren 8an ireki zituen ateak Morelia Karakola espazio feministak, Txiapasko Tzotz Choj eremuan, eta hil bereko 11n itxi.
Egunotan askotariko gaiak jorratu dituzte EZLNko emakumeek antolatutako espazioan. Kasurako, indarkeria matxistaren biktimen testigantzak eta indigena izateagatik pairatutako zapalkuntzak. Hemen Karakol Morelian jasotako argazki batzuk:
1934tik 1940ra Lazaro Cardenas jeneralak mugarritzat utzi dituen moduan nekazaritzaren erreforma, petrolioaren nazionalizazioa eta trenbide sarea, Andres Manuel Lopez Obradorrek erabakita dauka hiru monumentu gotor uztea Mexikoko historian iltzatuta, tartean, Tren Maya famatua... [+]
Munduko “gobernu txarrei” erantzuteko ekintza proposatu du EZLNk, bizitzaren alde eta kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurka borrokan egiten jarraitzeko deiarekin batera.
Euskal Herrian izan da María de Jesús Patricio Martínez Marichuy, Lumaltik Herriak ekarrita. Bere bizipenak eta ordezkatzen duen Kongresu Indigena Nazionalaren (CNI) proiektu politikoa ezagutarazi ditu hainbat fakultate eta kulturgunetan. Nahua jatorriko... [+]
Jérôme Baschet (1960) historialaria da. Frantziako EHESS Gizarte Zientzien Goi Ikasketen Eskolan irakasle eta ikertzaile aritu ondoren, gaur egun irakaslea da Chiapaseko unibertsitate autonomoan. San Cristobal de Las Casasetik kontatu du matxinada zapatistaren... [+]