"Sistema aldatzeko, diskurtso indartsuenetakoa da klimarena"

  • Klima aldaketaren ondorioak geldiezinak izango badira ere, haren indarra txikiagotzeko neurriak hartu eta erakundeen arteko lana koordinatzen hasi behar dela uste du Unai Pascualek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 18an - 16:02
Ingurumen eta ekonomia gaietan aditua da Unai Pascual (Arg.: Arabako Alea).

Klima aldaketak atzera bueltarik ez duela argi du Unai Pascualek (Gasteiz, 1973), eta horri aurre egiteko mahai gainean dauden tresnak koordinatu eta administrazioei presioa egin beste biderik ez dagoela dio. Laino ezkorraren artean, ordea, klima aldaketaren kontrako diskurtsoa beste esparru eta borroka batzuetan eragiteko baliagarri izan daitekeela uste du. Udalerri txikietatik hasita, –Zuia Kuadrillari erreparatu dio– aldaketa horietarako "urrats interesgarriak" egiten ari direla uste du.

Klima aldaketa hurrengo urteetako arazo nagusietako bat izango dela diote azterlan guztiek, baina herritarrek sinistu al dute erronka bat denik? 

Uste dut benetako aldaketa izan dela azkeneko bost urteetan. Orain dela hamarkada bat ez zen klima aldaketa medioetan agertzen orain azaltzen den moduan, eta kontzientziazio maila nahiko zabala dagoela uste dut, gutxienez kontu batean: klima aldaketa benetan gertatzen ari da, hemen dago eta egia da, ez da asmakizun bat, eta garai batean aipatzen zen ezjakintasun zientifikorik ez dago.

Aldiz, nahikoa egiten dugu horri aurre egiteko? Opor garaia dator, kotxe iladak nonahi, 12 orduko hegaldiak... 

Orain dela urte batzuk erronka zen hau egia zela ikusaraztea, eta oraingo erronka handiena da mugiaraztea, maila guztietan, norbanakoaren esparruan eta baita administrazioek kudeatzen dutenaren gainean presioa eginez. Eguneroko ohiturei aurre egitea da helburua, oso indartsuak baitira eta horri nola buelta eman pentsatzen hasi behar dugu. Jendea geldi dago, ez daki zer egin eta nondik hasi; bakoitza bere esparrutik, bere herritik, bere lagun taldetik baldintza txikiak jartzen hasi behar da trantsizio hori eman dadin eta horretarako batez ere politika eraginkorrak behar dira. Udalerrietan, esaterako, aukera asko dago energia mailan, edo mugikortasunari dagokionean.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra (Elkarrizketaren bertsio osoa Alearen paperezko edizioan)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude