Siria bonbardatzeko mehatxua benetakoa da: herrialdea saihesteko gomendatu diete EBko hegazkin konpainiei

  • Nazioarteko aire-trafikoa kontrolatzen duen Eurocontrol erakundeak hegazkin konpainiei gomendatu die Siria saihestu dezatela, datozen 72 orduetan estatu horren kontrako aire-erasoak egin ditzaketelako.


2018ko apirilaren 11n - 10:09

Eurocontrolen arabera, misilak erabil ditzakete Siriaren kontra eta, gainera, hegazkinen nabigaziorako irrati-ekipoen seinalea eten daiteke.

Iragarpenak baieztatzen du azken egunetan Donald Trump AEBetako presidenteak eta haren aliatuek mahai gainean jarri duten hipotesia: Siriako presidente Baxar al-Assad jo dute errudun larunbatean gas pozoitsuz egindako eraso batengatik eta, geroztik, Siriaren kontrako aire-erasoen aukera mahai gainean dago.

Trumpek bertan behera utzi zuen astearte honetan Hego Amerikara egitekoa zuen bidaia. Astelehenean jada iragarria zuen “erantzun azkar eta indartsu” bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
"Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak"

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-07 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Assaden Baaz alderdiak eta haren aliatuek irabazi dituzte Siriako parlamentuko hauteskundeak

255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.


Eguneraketa berriak daude