Elkartasuna

Sindikatuen "erresistentzia kutxatik" laguntza jaso duten langileak jo-puntuan jarri ditu Bizkaiko Ogasunak

  • Bizkaiko Aldundiko Ogasunak “erresistentzia kutxaren” laguntza jaso duten grebalarien inguruko informazio pertsonala eskatu die sindikatuei, jakiteko ea beharrezko erretentzioak egin dizkieten jasotako zenbatekoei. Hala, foru erakundeak azkenaldian greba erabakigarriak irabazteko funtsezkoa izan den tresnaren bihotzera jo du ustezko irregulartasun bila.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2018ko otsailaren 05a
Bizkaiko zaharren egoitzetako greban, emakume langileen inplikazio eta batasunaz gain, ezinbestekoa izan zen beste langileen elkartasuna \"erresistentzia kutxaren\" bidez. (arg: ELA)

Eldiarionorte.es egunkariak azaleratu duenez, Ogasuneko inspekzioak urtarrilaren 26an sinaturiko gutuna igorri die sindikatuei, “aurrekaririk gabeko erabaki” batean. 2014, 2015, 2016 eta 2017 ekitaldietan erresistentzia kutxatik egindako ordainketetan PFEZrentzako erretentziorik egin ote duten jakin nahi du, eta horretarako tresna horren laguntza jaso duten langileen identitatea eskatu die sindikatuei.

Ogasunak gutunean dioenez, langileek “zuzenean edo zeharka” jasotako ordainsari oro lan errendimendu bat da eta erretentzioa izan beharko luke. Inspektorearen ustez erresistentzia kutxak langileari “bermatzen” dio errenta osagarri bat, “lan harremana etenda” egotearen ondorioz jasotzeari utzi dion soldatarentzat.

ELA izan da azken urteetan erresistentzia kutxaren bidez zenbait sektoretan greba luzeak sustatu dituen sindikatua, eta langile borrokarako tresna horren garrantzia aldarrikatu duena. Afiliatuen kuotari esker hornitzen den kaxan 2012 eta 2016 artean 19,1 milioi euro izan zituzten eskuragai, elkartasun mekanismoak martxan jartzeko eta grebalariak laguntzeko.

Hain zuzen, azkenaldian izandako greba sonatuenetako batek, Bizkaiko zahar egoitzetako emakume langileek egindakoak, ELA sindikatua eta Bizkaiko Aldundia aurrez aurre jarri zituen hilabete luzez. 370 eguneko gatazkan inplikatutako emakumeek erakutsitako batasun eta indarraz gain, funtsezkoa izan zen beste langileen elkartasuna erresistentzia kutxaren bidez.

[Eguneraketa]:

Bizkaiko Ogasunaren eskaera publiko egin eta egun berean ELAk oharra kaleratu du esanez 38 urte daramatzala erresistentzia kutxa erabiltzen eta "euskal ogasunek ezarritako irizpideen arabera jokatu" izan duela.

Era berean, sindikatuak azaldu du jadanik bidali diola foru ogasunari eskatutako informazio guztia eta "horretan jarraituko" duela. ELAk Arabako Foru Ogasunean izandako prozedura baten berri ere eman du, baina alegazioak aurkeztu ondoren "espedientea amaitutzat" eman zela.

Azkenik, erresistentzia kutxa "ezinbesteko tresnatzat" duela dio eta ohartarazi du "eutsi" egingo diela langileek euren "lan baldintzen defentsan" hura erabiltzeko ezarritako irizpideei.

 

Kanal hauetan artxibatua: Langile borroka  |  Ogasuna

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
"Francoren heriotzaz geroko krimenik handiena izan zen Martxoaren 3koa"

Urtero da martxoak 3. Bost hildako Gasteizen eta ehunka zaurituak, balaz gehienak, 1976an. Hilabete batzuk lehenago etorria zen Gasteizera lanera Imanol Olabarria. 1975eko azarotik martxoaren 3ko txikizio hura bitartean hainbat fabrikatan egin ziren protesta, asanblea eta mobilizazioetan parte hartu zuen. Are, eragileetakoa izan zen.


2018-02-18 | Juan Mari Arregi
EAJk faktura pasa dio ELAri

Duela gutxi jakin dugu EAJren esku dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak sindikatuei eskatu dizkiela grebak egiteagatik ordainketaren bat jaso duten langileen nortasuna, abonatutako kopuruak, eta hala bada, 2014, 2015, 2016 eta 2017 ekitaldietako erretentzio datuak.


2018-02-15 | Hala Bedi
"Eraikuntza enpresek beti irabaziko dute, AHT edo erraustegia izan, zigor handi bat jarri ezean"

Igor San Jose ELAko Gipuzkoako Eraikuntzako arduradunarekin hitz egin du Hala Bedi irratiko A todo gas saioak. Askotan hitz egin da AHT eta errauskailuaren inguruan irratsaioan, baina oraingoan lan harremanen perspektibatik egin dute.


"Emakume guztiok greba orokorra egingo bagenu, sistemak huts egingo luke"

Greba joko-zelai ezaguna da sindikatuentzat, ez ordea, lan produktiboaz haragoko jokalariak zelaira ateratzea. Partida honek, ordea, mugimendu feminista eta sindikalgintzaren elkar ezezagutza eta mesfidantza historikoak jokoan jarri ditu. Leire Txakartegi eta Jone Bengoetxea ELAko genero politikak saileko arduradunekin hasi dugu partida.


2018-02-14 | Uriola.eus
'Manteroak' klandestinitatera itzularaziko dituen neurriaren kontra elkartuko dira Bilbon

Irizpideak "bat-batean" aldatu ostean, Espainiako Gobernua erresidentzia baimena ukatzen ari da saltzaile ibiltari diren autonomoei. Asteazken honetan Mbolo Moye Doole 'manteroen' elkarteak kontzentrazioa egingo du Gobernu Ordezkaritzaren Atzerritarren Bulegoaren aurrean "klandestinitatera itzularaziko dituen" neurriaren aurka protesta egiteko.


2018-02-13 | ARGIA
VAS zapatak: kalera, hauteskunde sindikalak egin nahi izateagatik

Bost urte eta erdi Donostiako VAS zapata dendan lanean ibili ondoren, Aitziber Gurrutxagak salatu du hauteskunde sindikalak deitzeko langile asanblada bat egiteagatik kaleratu dutela. ELA sindikatuak bere testigantza sareratu du.


Zer egin?

Kalean nindoala, baikor antzean, Varufakis ekonomialari famatuari entzun bainion kapitalismoa bere burua irensteko bidean doala nahitaezko bilakaeran, hara non ikusten dudan aspaldiko lagun bat, bizi guztiko ezkertiarra, koherentea, gorri-gorria, Caritas-eko mahaian arropak jasotzen.

Harriduraz begiratu nion, eta segundo hamarren baten buruan gure bizitza guztia pasatu zitzaidan burutik, hots, langileen aldeko borrokak, mobilizazioak, manifestazioak, ihesak, lan sindikala… Bizitza... [+]


2018-02-11 | Jon Artza
Langabezian ez gaude gustura lanean ere ez

Lan gutxiago egin, pertsona gehiagok behar egiteko eta hobeto bizitzeko. Utopia zena jokaleku errealista izatera pasatu da. Think tank ausartenak dagoeneko hasi dira datorren enplegua irudikatzen.


2018-02-11 | Lander Arbelaitz
Gogoko Goxuak gatazka Donostian

Gazteek lan arloan bizi duten prekarietateari aurre egiteko tresna berrien beharra zeukatela ikusita erabaki zuten antolatzea, bertako kide den Garazi Castañoren hitzetan. 2017ko uda aurretik, Uliako Lore Baratzetan lehenik eta Txantxarreka gaztetxean egin zituzten Gazteraiki topaketen testuinguruan sortu zen taldea. Egiten duten lana sindikalgintzarekin uztargarri ikusten dute, eta hauek heltzen ez diren jendearekin elkartasun sareak sortu nahi dituzte, egoerari konponbide kolektiboa... [+]


Eguneraketa berriak daude