Hainbat iturriren arabera, Frantzian, 300 manifestari baino gehiago hartu zituen atxilo Poliziak. CGT sindikatuaren arabera, 2,3 milioi herritar atera ziren atzo kalera Frantzian; Barne Ministerioaren datuetan, hiru aldiz gutxiago.
Manifestazio oso jendetsua izan zen Baionakoa; intersindikalaren arabera, inoizko jendetsuena, 30.000 lagun elkartu zirelako. Poliziaren arabera, berriz, 7.000 izan ziren protestara irten zirenak.
Ipar Euskal Herriko ekitaldi nagusia Baionan izan zen. CGTko kide Julien Delionek nabarmendu zuen egunaren garrantzia, erretreten erreformarekin lotuta: "Langileen ongizaterako, erretreta ere funtsezkoa da; horregatik, aurten toki berezi bat eman nahi izan diogu erretreten erreformaren gaiari".
Bi mobilizazio egin ziren Baionan, LAB sindikatua ez baitago gainontzekoekin batera. LABek nabarmendu zuen, amaierako ekitaldian, "ez dutela amore emanen" erreforma kendu artean, eta "beste sistema bat eraikitzeko xedea" aldarrikatu zuten.
Istiluak Frantzian
Maiatzaren Lehena berezia izan zen Frantziako estatuan, erretreten erreforma onartu berritan etorri zelako. Istiluak larriak jazo ziren bertako hedabideen arabera, bereziki Parisen, Nantesen eta Lyonen, eta hainbat iturriren arabera, 300 manifestari baino gehiago hartu zitu atxilo Poliziak.
Zifretan, ohiko legez, dantza handia ikusi da: CGT sindikatuaren arabera, 2,3 milioi herritar atera ziren atzo kalera Frantzian; Barne Ministerioaren datuetan, 700.000 edo, hiru aldiz gutxiago.