Sindikatu guztiek zentsura salatu dute, Udalak balkoi pribatu batetik pankarta bat kendu ostean

  • Zumaiako Udalaren jarrera salatu dute sindikatu guztietako kideek (CCOO, UGT, ELA, LAB eta ESK), garbiketa brigadak CCOOren sindikatuaren egoitzako balkoitik kendu ostean "Kalea guztiona da" zioen pankarta.


2017ko urtarrilaren 20an - 11:04

Bi bider joan ziren garbiketa brigadako langileak pankarta kentzera. Aurrenekoan (pasa den abenduaren 31n) lortu zuten, baina bigarren saiakeran (urtarrilaren 6ean) "Kalea Guztiona Da" kolektiboko bi kidek in fraganti harrapatu zituzten, eta langileekin izandako solasaldia bideoz grabatu.

Brigadako langileei ohartarazi zieten leku pribatua dela hori, eta kartela kentzeko eskubiderik ez zutela. "Badakigu leku pribatua dela", erantzun zien langileetako batek, "baina guri pankarta guztiak kentzeko agindu digute eta hori da egiten duguna".

Hau da bideoa:

Sindikatu guztiak bat zentsuraren aurka

Gertaera horien aurrean, sindikatu guztietako eta Kalea Guztiona Da kolektiboko kideek euren haserrea agertu dute. "Oso larria iruditzen zaigu, garbitasunaren aitzakiaren izenean, Udalaren gustukoa ez den edozein ideia ezabatzeko etxeko sukalderaino sartzeko prest egotea. Horri zentsura deitzen zaio, hemen eta Turkian", salatu dute prentsaurrekoan, Baleike.eus webgunean irakurri daitekeen moduan.

CCOO, ELA, LAB eta ESK sindikatuek, UGTko kide batzuek maila pertsonalean eta Kalea Guztiona Da ekimenak salatu dute Udal gobernuaren jarrera.

"Otsail amaiera aldera, urtebete izango da Zumaiako Udal Gobernuak bere kabuz erabaki zuela kaleetatik pankartak, pegatinak eta muralak kentzea", diote. "Zumaiarrok erabaki gogor horren berri prentsa ohar labur baten bidez jakin genuen, 'edozein delarik euren edukia, helburua edo mezua kenduko ditugu' zioen oharraren bidez. Debeku horiek ez ziren aipatu ere egiten gobernuan den alderdiaren hauteskunde programan; egun batetik bestera erabaki zituzten, eta gainera, Udaleko oposizio politikoarekin, sindikatuekin, eragileekin eta herritarrekin hitz egin gabe ezarri ziren".

Sindikatuetako eta kolektiboko kideek jarrera aldatzeko "exijitu" diote Udalari, eta utz dezala "frentismoa" alde batera: "Gaiak behar duen lasaitasunarekin har dezala eta adostasuna lortzeari lehentasuna eman diezaiola, arazorik ez zegoen lekuan arazo gehiago sortu beharrean. Zumaiako eragile guztiekin eta interesa duen herritar ororekin eser dadila, denon artean konponbide bat lortzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude