Sinadura bilketaren amaiera


2018ko maiatzaren 15an - 09:58

Osteguna, maiatzaren 17a, birziklatzearen nazioarteko eguna da. Errausketaren aurkako mugimenduak egun hori aukeratu du, hilabete batzuk atzera, abiatu zuen sinadura bilketari amaiera emateko muga. Sinadura bilketan erraustegiaren inguruko eztabaida teknikoa egitea eskatzen da telebista publikoan antolatutako saio batean. Erraustegiaren proiektuak urteak daramatza, 15 baino gehiago, zeresana sortzen gizartean. Izan ere erraustegiak dagoeneko dauden lekuetatik iristen diren albisteak, azken aldian askotxo, kezka handiagotu besterik ez dute egin. Azken ikerketa batek piztu du alarma bereziki, izan ere CSIC-eko bi ikerlari ospetsuk, Eduard Rodriguez Farré eta Fernando Palaciosek, erraustegiaren ingurumen baimen bateratua aztertu dute eta ikusi dute bertan onartzen dela 12 toxiko larri neurri eta kontrolik gabe isurtzea. Ez ahaztu Zubietako gunetik, Zubieta beraz gain, Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Andoain daudela 5km-ko eremuan. Dagoeneko gutxi ez, eta nahiko kezkagarriak ez balira Montpelier, Pisa, Marseila, Bartzelona, Madril edota Anbereseko gertakarien berriak, ikerlari hauek plazaratutakoak alerta gorria piztu du.

 

Azaroan jakin genuen Biodonostik eskutitzak bidaltzen ari zela herritarrei osasun frogak egin eta datuak jasotzeko, ondoren erraustegia martxan jarri eta gero konparatzeko. Orduan salatu genuen dagoeneko horrelako azterketak eginda zeudela eta ez zela beharrezkoa berriro egin eta horretarako 450.000 € xahutzea

Azaroan jakin genuen Biodonostik eskutitzak bidaltzen ari zela herritarrei osasun frogak egin eta datuak jasotzeko, ondoren erraustegia martxan jarri eta gero konparatzeko. Orduan salatu genuen dagoeneko horrelako azterketak eginda zeudela eta ez zela beharrezkoa berriro egin eta horretarako 450.000 € xahutzea. Desobedientzi kanpaina abiatu genuen hauxe bera bertako arduradunei salatzeko eta telefono elkarrizketa horietako batetik atera zen eztabaida egiteko aukera. Hango arduradun batek aitortu zuen bera prest zegoela adituen arteko eztabaida tekniko bat edukitzeko eta guk enbidoa hartu eta sinadura bilketa abiatu genuen hori gauzatu zedin.

Gure etorkizuna, batez ere etxeko txikiena, landa eremuak, abeltzaintza, inguruko ibai zein errekak, asko dago jokoan eta ez duguna ulertzen da nola hartu nahi dituzten horrelako arriskuak gaur egun ezagunak diren alternatiba merkeago baina batez ere osasuntsuagoak daudenean, ikusi Nafarroan, Valentzian, Asturiasen, Extremaduran… Ostegunean Miramonen izango gara Gizarteari zor zaion eztabaida aldarrikatzen.

Julen Begiristain (Ipar Haizea, Errausketaren Aurkako Mugimendua).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude