Sinadura bilketa abian, euskal administrazioek software librea erabil dezaten

  • Eusko Jaurlaritzari dei egiteko baliatu nahi dute bilketa, aldeko jarrera aktiboa izan dezan. Dagoeneko 300dik gora lagunek babestu dute egitasmoa.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2016ko irailaren 07a
Sinadura softwarelibreanahidugu.eus web orrialdean eman daiteke.

“Jendarte askeak, software librea” lemapean teknologia libreen erabiltzaileek sinadura bilketa abiarazi dute, dagoeneko 300dik gora lagunen babesa jasoz. Norbanakoez gain, zenbait eragilek ere babestu dute egitasmoa: hala nola, EH Bildu, Goiener, Sinsitio, Gipuzkoa Sharek, eta Lakari, Talaios eta Uztarria kooperatibek.

Bost puntuko manifestua softwarelibreanahidugu.eus orrialdean sinatu daiteke. Softwaren librearen defentsa egiten du manifestuak. Besteak beste, berdintasuna, solidaritatea, giza garapena eta parte-hartzea sustatzen dituela azpimarratu dute, estandar publikoen eta formatu irekien erabilera bultzatu eta independentzia teknologikoari dakarzkion onurak aipatzearekin batera.

Halaber, Eusko Jaurlaritzari eta gainontzeko euskal administrazio publikoei eskaera luzatu diete. Software librearen erabilera bultzatzeko, admnistrazioan ezartzeko eta zergak haien garapenera bideratzeko galdegin diete. Eskola heziketan programa libreen erabilera sustatzeko ere eskatu dute, software librearen erabiltzaileekin aktiboki lan egiteako nahia azaltzearekin batera.

Horrez gain, irailaren 25eko Euskal Autonomia Erkidegoko bozetara aurkeztuko diren lehendakarigaien iritzia jakiteko nahia adierazi dute sinadura bilketaren bultzatzaileek. Horretarako, aurkezten diren alderdi politikoei mezua bidali diete, eta haien erantzunekin txosten bat osatuko dute.

 


Teknologia burujabetza kanaletik interesatuko zaizu...
Kopiatu madarikatuak!
MULTIMEDIA - dokumentala

Iraultza digitalak planteatzen duen erronka etiko eta moralari buruzko eztabaidan sakondu nahi du, egile baimenak eta lizentzia libreen ikuspegitik.

Iraupena: 58 minutu.
Zuzendari, gidoilari eta ekoizlea: Stéphane M. Grueso


Mobile World Congress-i aurre egiteko lau egun Bartzelonan

Bartzelonako Fira gunean Mobile World Congress-en (MWC) edizio berria ospatuko dute otsailaren 22 eta 25 bitartean. Garraioaren sektoreko greba deialdiek eta Telefonicako langileek deitutako Korrika Prekarioak markatuko dute aurtengo edizioa. Mugimendu sozialetatik eta gizarte zibiletik antolatutako ekimenen bidez ekitaldi honek aldarrikatzen duen eredua zalantzan jarriko dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude