Simone Veil, abortatzeko eskubidearen defendatzaile sutsua zendu da

  • Goiz honetan zendu da Simone Veil, emakume determinatua eta indartsua. Mentalitateak aurka zituela, abortatzeko eskubidearen aldeko legea pasarazi zuen Frantziako Legebiltzarrean 1975eko urtarrilaren 17ean. "Veil Legea" izenarekin ezaguna den eskubidea. Judu izateagatik Auschwitzeko kontzentrazio-esparrutik pasatakoa, Bigarren Mundu Gerran deportaturikoen memoriaren alde ere borrokatu zen bizitza osoan.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2017ko ekainak 30

Simone Veil Frantziako politikari eta feminista ezaguna zendu da goiz honetan, 89 urte zituela. Abortatzeko eskubidea zor diote Frantziako eta Ipar Euskal Herriko emakumeek. Hain zuzen, oposizio bortitz bati aurre eginez, bera egon zelako Frantziako Legebiltzarrean abortuaren zigorgabetzea zekarren legea defendatzen. "Hitzezko bortizkeria hain zen gogorra non eta fisikoa bilakatzen zen", gogoratzen zuen.  Garaian Osasun ministroa zen eta hark defenditu behar izan zuen legea (normalean Justizia ministroari zegokion ardura, baina hau ere aurka zen). 481 gizonez eta 9 emakumez osaturiko Legebiltzarrak alde bozkatu zuen 1975 urteko urtarrilaren 17ean.

Bere burua feminista zeukanez galdetzean, "ez naiz arima militantea daukan bat, baina feminista sentitzen naiz; emakumeekiko oso solidario naiz -edozein izanda ere-". Feminismoa automatikoki ezkerrarekin ez doalako froga, politikoki bere burua zentro-eskuinean kokatzen zuen eta eskuineko gobernuetan egon zen behin baino gehiagotan. « Politikak pasionatzen nau, baina politikoeroen politika bihurtzen denean ez nau gehiago interesatzen ». Inguruko konformismoan arrailak zabaltzea gogoko zuela zion. Hala ere, harridura eragin zuen 2013an gay eta lesbienen ezkontzaren aurkako manifestazio batean agertu izanak.

Auschwitzetik bizirik ateratakoa

Emakumeekilako elkartasun sentimentu hori agian Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan pasatako urteei lotua zela zion. Hau da, deportazio garaian, emakumeen artean burutu elkartasuna eta erresistentzia gizonek erakutsitakoa baino "eskuzabalagoa" zela zion. 78651 matrikula zenbakia tatuatu zioten naziek eta inoiz ez zuen azaletik kendu nahi izan. Zenbakia agerian azaltzen zen udako beroetan eta Frantziako akademia kideek eskuratu ohi duten ezpatan ere grabatu zuen, urruntxago errausketa labeetako sugarrak ere zituela zizelkaturik. 2008an izendatu zuten Frantziako Akademiako kide.

1943 urteko apirilak 13ko goizaldean atxilotu eta Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura deportatua izan zen, bere ama eta ahizparekin batera. Beranduago berdina gertatuko zitzaien haren anaia eta aitari. Heriotzaraino bizia markatu zion bizi zatia: "iduritzen zait hilko naizen egunean holokaustoa ukanen dudala gogoan", zion 2009an. Holokaustoaren memoriaren alde dabilen fundazioaren buru egon zen 2011etik 2007ra.

Europako Parlamentuko lehen presidentea

1979 urtean buruturiko Europako Parlamenturako lehen hauteskundeetan izendatua izan zen lehendakari. Aniztasunaren eta bakearen Europaren helburua plazaratzen zuela izendatu zuten Parlamentuko lehendakari. 90. hamarkada bukaeran politikaren esparrutik urrundu eta Konstituzio Kontseilura sartu zen. 2007an utzi zuena.

Kanal hauetan artxibatua: Abortu eskubidea  |  Frantzia  |  II. Mundu Gerra

Abortu eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-08-22 | Xalba Ramirez
Abortua hiru kasutan despenalizatu egin dute Txilen

Txileko auzitegi konstituzionalak ontzat eman du abortua hiru kasutan despenalizatzeko lege proiektua. Oposizioak hainbat errekurtso jarri ostean hartu du auzitegiak erabakia.


2017-08-04 | Leire Murguialday
Esperantzara kondenatuak

Garaipenik eta galtzekorik gabe kantatzen zuen Garik duela urte batzuk, eta hala bizi dute emakume gehienek haien errealitatea El Salvadorren. Bizitzak ezer gutxi balio duen herrialde honetan, zer esanik ez baliabide urriko emakumeenak.


2017-07-13 | Lander Arbelaitz
Abortatzea egotzita 30 urteko espetxe zigorra ezarri diote bortxaketa baten biktimari El Salvadorren

El Salvadorren lurrikara eragin du 19 urteko Evelyn Beatriz Hernandezen kasuak. Haurra galdu zuenean "hilketa larria" egotzi zioten. Gazteak jakinarazi du hainbat aldiz bortxatu eta haurdun utzi zutela. Hernandezen abokatuak defendatu du haurra hilda jaio zela. 30 urteko espetxe zigorra ezarri diote.


Lesbianei ugalketa bermatzeak "antolakuntza arazoak" dakartzala esan zuen goi karguak dimititu du

Ricardo Ezkurrak abortuaren dekretuaren "formekin" iritzi kontrajarria daukala adierazi du, ez ordea "edukiarekin". UPNren garaian izendatutako azken karguetako bat da Ricardo Ezkurra.


Osasunbidean abortatzeko eskubidea ziurtatuko du Nafarroako Gobernuak

Fernando Dominguez (Osasun kontseilaria): "Abortuaren dekretua baino gehiago da hau, sexu osasun politika berri baten ikurra delako, errealitate sozial berriarekin bat etorriko dena".


Osasunbidean abortatzeko eskubidea ziurtatuko du Nafarroako Gobernuak

Fernando Dominguez (Osasun kontseilaria): "Abortuaren dekretua baino gehiago da hau, sexu osasun politika berri baten ikurra delako, errealitate sozial berriarekin bat etorriko dena".


Poloniako Gobernuak atzera egin du abortua guztiz debekatzeko asmoarekin

Abortu eskubidea aldarrikatzeko greba egin zuten milaka emakumek urriaren 3an Polonian. Manifestazio horiek direla eta, abortua guztiz debekatzen duen lege-proiektua bertan behera utz dezake gobernuak.


Abortatzeko eskubidea aldarrikatzeko greba egin dute milaka emakumek Polonian

Abortua debekatzen duen legearen aurkako greba antolatu zuten hainbat talde feministak urriaren 3an Polonian. ‘Astelehen Beltza’ deitu zioten protestari, eta milaka izan ziren euren eskubideak defendatzeko manifestatu ziren emakumeak.  


Palmako feminista auzipetuen aurkako epaiketa abian da

Irailaren 29 eta 30ean epaituko dituzte sei manifestariak. 2014ko otsailean Palmako Sant Miquel elizan abortu aske eta doakoaren aldeko ekintzan parte hartu zuten beste hogeitik gora pertsonekin. Palmako apezpikuak lau urteko espetxe zigorra eskatu du auzipetuentzat –Fiskaltzak urte eta erdikoa–. Manifestazioa egin dute asteazken iluntzean, auzipetuen absoluzioa eskatuz.


2016-06-28 | Jon Torner Zabala
Abortu eskubidea mugatzeko saiakerari zartakoa eman dio AEBetako Auzitegi Gorenak

AEBetako Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Texaseko estatuan abortuak egiten dituzten osasun-zentro eta medikuei ezarritako mugak. Bost epailek bozkatu dute lege murriztaileen aurka, eta hiruk alde. Abortu eskubidearen aldeko azken 25 urteotako epairik esanguratsuena da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude