Sidenorreko aurre-akordioak ez ditu denak ase

  • Sidenorreko zuzendaritzak eta CCOO, UGT, CSIF eta USO sindikatuek –ordezkaritzaren %76 dute lauren artean– aurre-akordioa lortu dute, azaroaren 28an enpresak Lan Erregulazio Txostena aurkeztu eta gero. Aipatutako lau sindikatuek ontzat jo dute akordioa; LABek eta ELAk, berriz, gogor kritikatu dute.

ARGIA @argia
2016ko abenduak 28
Sidenorreko Basauriko fabrika.

Langileek berretsiz gero, 2017-2021 bitartean izango da indarrean akordioa. Lanaldia eta soldatak handitzea ekarriko lituzke. Hala, 2017an %1 igoko dira soldatak; 2018an %3; 2019an %1,75, 2020an %1; eta 2021ean %1,25. Pizgarri bat ere espero da 2019tik aurrera. Horrez gain, behin-behinean dabiltzan langileen %15eri kontratu finkoa egiteko konpromisoa agertu du zuzendaritzak. USOren esanetan, aurre-akordioak langileen baldintzak hobetzen ditu.

ELAren esanetan, berriz, adostutako soldata igoerek ez dute bat egiten KPIren bilakabidearekin: “Sidenorren lan egiten dutenek 2012an %5eko galera jasan ostean, 2019ra arte itxaron beharko dute zazpi urte lehenagoko soldatetara itzultzeko”. Soldata bera izanda zazpi urte horietan hamabi egun gehiago lan egin beharko dutela ere kritikatu dute.

LABn ustez, aurre-akordioak enplegua desagerraraziko du. Lan Erregulazio Txostena (ERTE) adostu berritan, lanaldia handitzeak gutxienez 72 lanpostu suntsitzea ekarriko du.

ERTEaren ondorioz, 2018ra arte lan denbora %50era jaitsiko da batez besteko Sidenorreko lantokietan, baina ez denetan berdin. Euskal Herriari dagokionez –bertan daude taldeak dituen 2.300 langileetatik 1.500–, portzentaje hori %50ekoa izango da Basauriko bulegoetan eta Legazpiko fabrikan, %62koa Azkoitikoan eta %100ekoa Maltzagakoan. Azken horretako ekoizpena Gasteizera eramango da. Gasteizen, hain zuzen, baita Legution ere, %35ekoa izango da murrizketa, eta %20koa Basauriko fabrikan.        

Kanal hauetan artxibatua: Langile borroka  |  Prekarietatea  |  Basauri  |  Legazpi  |  Gasteiz  |  Azkoitia  |  Gipuzkoa

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2017-07-23 | Unai Brea
"Denentzako elikadura osasungarria bermatu behar dute politika publikoek"

Larunbatean Derioko Nazioarteko Konferentziari amaiera eman eta gero, manifestazioa egin da igandean Bilbon, La Via Campesinak deituta. Moyua plazatik Zazpi Kaleetako Plaza Barrira arteko ibilbidea egin dute ia 2.000 lagunek, eta ondoren bazkaria izan da. Horren aurretik bezperan aurkeztutako Euskal Herriko Deia agiria irakurri dute berriro, eta Europako La Via Campesinak biltzarrean egindako hausnarketa plazaratu du.


2017-07-22 | Unai Brea
La Via Campesinaren Euskal Herriko Deia: "Borroka hau kritikoa da gizateriarentzat"

Euskal Herriko Deia zabalduz amaitu da La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra Derion. Lau egunez eztabaidan aritu eta gero, biltzarraren ondorioak biltzen dituen adierazpena aurkeztu dute bi ordu inguruko ekitaldi hunkigarri batean. Mundu osoko 200 milioitik gora laborari ordezkatzen duen mugimendua handitzen jarraitzeko eta elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren ildoetatik borrokatzen jarraitzeko nahia agertu du La Via Campesinak.


2017-07-21 | Xalba Ramirez
Bizkaiko Erresidentzietako langileek abuztuan greban jarraituko dute

ELAk Bizkaiko Erresidentzietan dituen delegatuek asanblada egin zuten uztailaren 19an. Greba, gutxienez, abuztu osora luzatzea erabaki dute. 220 egunetik gora daramate greban eta 17 hilabeteko lan gatazkak.


CNAk Arrasateko planta itxi eta 200 langile kaleratu nahi ditu

Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.


2017-07-21 | Baleike
"Bidegabekaria hutsa da Xeyko langileoi egin digutena"

Xey enpresako 170 langileetako bi dira Diego Bracamonte eta Mikel Etxabe. Itxiera nola bizi duten kontatu digute, ostiralean (uztailak 21) Zumaian egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute.


2017-07-20 | Unai Brea
"Eguneroko jatekoa erostea ekintza politikoa dela ikusarazi nahi dugu"

“Elkarte txikia gara eta guretzat erronka handia da nazioarteko konferentzia hau antolatzea, baina gure errealitatea ikusarazteko aukera bikaina ere bada”, esan digu Alazne Intxauspe EHNE Bizkaia sindikatuko kideak, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra inauguratu eta ordu gutxira. “Elikadura osasungarria denon eskubidea da”, azaldu du Intxauspek, “eta herri bakoitzak zer elikadura nahi duen erabakitzeko eskubidearen jabe izan behar du”.


2017-07-20 | Goiena
"Zuzendaritzaren kudeaketa negargarriek ekarri gaituzte gauden lekura"

Edesa Industrial-eko eta Geyser Gastech-eko langileek, bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzea egin dute asteazkenean Arrasateko Herriko Plazan. Ez dute esperantza larregi bihar aurkeztuko dieten bideragarritasun planaren inguruan: "Gure susmoa da plan horrek murrizketa gehiago ekarriko dituela".


2017-07-19 | Aritz Loiola
ARGAZKIAK: Hasi da La Via Campesinaren nazioarteko konferentzia Derion

Jendez mukuru izan da Derioko apaiztegi zaharreko eliza zena, Biltzarraren inaugurazio ekitaldian. Dantzak, kantuak eta musikak hartu dute lehenbiziko ordua, mezu politikoek bigarrena. Amaieran, azken urteetan La Via Campesinarekin bat egindako elkarte berrien aurkezpena egin da. Gogorarazi dutenez, 200 milioi laborari baino gehiago ordezkatzen ditu antolakundeak dagoeneko, 70 herrialde baino gehiagotan. Aritz Loiolaren argazkiak segidan.


2017-07-19 | Unai Brea
Mundua elikatuz mundua aldatu; abian da nekazari txikien biltzar erraldoia

Pertsonak elikatzeko nekazarien beharra du munduak. Eta modu egoki eta jasangarrian egiteko, edozein ereduk ez du balio. Hala aldarrikatu du Miguel Blancok, Espainiako Estatuko nekazari elkarteen COAG federazioko idazkari nagusi eta hizlari kementsuak, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarrari hasiera ofiziala emateko egindako ekitaldiaren amaieran. Datozen egunetan eredu horren aldeko estrategiak finkatzen saiatuko dira mundu osotik Euskal Herrira etorritako ehunka ordezkariak.


2017-07-19 | Xalba Ramirez
Langile prekarioen Babes Sarea martxan da Donostian

Langile prekarioen eskubideak borrokatzeko egitura berria aurkeztu dute Donostian, Babes Sarea izenarekin. Telefono zenbaki bat eta email bat jarri dute arazoak edo gatazkak dituzten langileentzat.


Eguneraketa berriak daude