Shell-ek klima aldaketari buruzko dokumentala ezkutatu du 1991tik

  • Shell petrolio konpainiak klima aldaketaz ohartarazten zuen dokumental bat ekoitzi zuen 1991n, baina gordeta mantendu du harik eta The Guardian egunkariak eskuratu eta argitaratu duen arte. Ezkutatutako dokumentalean ohartarazten zuenari kasurik egin gabe, Shell konpainiak energia fosilen ustiaketan, eta klima aldaketa areagotu duten politikak bultzatzen jarraitu du.


2017ko martxoaren 01an - 11:37
Shell-ek Nigerian edukitako istripua. (Arg.: Al-Jazeera)

Shell izan zen klima aldaketa onartu zuen lehen konpainietako bat. Duela mende laurden baino gehiago egin zuen dokumentala hasiera batean publikoki zabaltzeko. Dokumentalak ohartarazten du energia fosilak erretzeak mundua berotuko duela, eta muturreko klimek uholdeak, goseteak eta klima errefuxiatuak eragin ditzaketela.

Dokumentalak berretsi egiten zuen urtebete lehenago, 1990ean zientzialari talde handi batek NBEri igorritako txosten bat. Dokumentalak tenperatura igoerei eta horren eraginei buruz egindako aurreikuspenak oso zehatzak dira, eta gaur egungo egoerarekin bat egiten dutela, azaldu dio Tom Wigley zientzialariak The Guardian-i.

Esandakoaren kontrakoa egin

“Beroketa globala ez da ziurra oraindik, baina askok uste dute behin betiko frogei itxarotea arduragabekeria dela. Orain ekitea da aukera ziur bakarra”, zioen dokumentalak 1991n.

Kontrara, Shell-ek oso kutsakorrak diren petrolio erreserbak ustiatzen jarraitu du ordutik. Bilioiak inbertitu ditu harea bituminosoetatik “petrolioa zikina” —bereziki kutsakorra— ateratzeko, eta Artikoan esplorazioak egin ditu. 2016an, fracking-a etorkizuneko aukera bat zela esan zuen, nahiz eta bere 1998ko txostenek esan ezohiko petrolio eta gasen ustiaketa bateraezinak direla klima helburuekin.

Nahiz eta dokumentalak energia berriztagarrien alde egin, Shell-ek lobby lanak egin ditu Europako energia berriztagarrien helburuak bete ez zitezen. Hainbat lobbyren kide izan da urte askoan, Klima Koalizio Globala, eskuin muturreko Lege Aldaketarako Amerikako Kontzilioa eta Amerikako Petrolio Institutua, besteak beste. The Guardian-ek dio klimaren inguruko politiketan eragiteko lobby lanetan 22 milioi dolar gastatu zituela 2015ean.

Shell-ek Nigerian edukitako istripua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Artea suntsitzeko arrazoiak

Londres, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek... [+]


Eguneraketa berriak daude