argia.eus
INPRIMATU
Shakespeare euskaratu duen Juan Garziarentzat itzulpengintzako Euskadi Saria
  • Juan Garziak euskarara itzulitako William Shakespeareren Sonetoak lanak irabazi du aurtengo itzulpen alorreko Euskadi Saria.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2015eko urriaren 15
Juan Garzia, ezkerretik hirugarrena, Shakespeareren 'Sonetoak' aurkeztu zituzten egunean.

Urte honen hasieran aurkeztu zuten obra. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duten Mikel Laboa katedrari esker publikatu dira, edizio berezian –poemez gain bi disko ere baditu argitalpenak, hainbat sortzaileren errezitazioak eta soneto musikatuak biltzen dituena–.

Garziak Euskadi Saria irabazten duen bigarren aldia da, 1999an Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuaren itzulpenari esker ere irabazi zuen. Lehenago ere itzulia zuen Shakespeareren beste obra garrantzitsuenetako bat, Literatura Unibertsala bilduman argitaratu zen Hamlet.

Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan jakinarazi ditu sarien gainontzeko irabazleak ere. Garziarekin batera, Ana Lartiteguik (ilustrazioa) eta Joseba Zulaika (gaztelaniazko itzulpena) izan dira sarituak.