argia.eus
INPRIMATU
Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan
  • AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.

Elhuyar @elhuyaraldizk Ana Galarraga @AnaGalarraga1 2025eko abuztuaren 20a
Antartikako Amundsen-Scott ikerketa-baseko laborategi bat. Christopher Michel, CC BY-SA 4.0 /via Wikimedia Commons

Aipatzekoa da biktimen bi herenak emakumeak zirela, eta, beste herena, gizonak. Kasuen erdian, gutxi gorabehera, kontratugilea zen jazarlea, eta % 20an inguru, gainbegiralea.  

USAPek berak onartu du, batetik, arazoak eragin zuzena duela zientzialarien ibilbidean, eta, bestetik, gaur egun martxan dituzten prebentzio- eta salaketa-mekanismoak ez direla nahikoak indarkeria eragozteko. Horrenbestez, Antartikan aritzen diren ikertzaileak babesteko neurriak zorroztuko dituela agindu du USAPek. Agidanez, ez du erraza izango, AEBko gobernuak berdintasunarekin, dibertsitatearekin eta inklusioarekin zerikusia duten ekimenetarako finantziazioa eten baitzuen urtearen hasieran.