Sexu erasoetarako salaketa telefono bat izango da Gasteizko jaietan

  • Gasteizko Udalak aurtengo jaietan sexu erasoen aurreko prebentzio eta esku-hartze kanpaina aurkeztu du."Ez da gizon batzuen arazoa, emakume batzuei eragiten diena; beraz, guztion ardura da edozein eraso matxista erantzunik gabe ez geratzea, eta erasotzaileek itxuraz duten inpunitatea mugatzea", nabarmendu du Berdintasunerako zinegotzi Jaione Agirrek. Hala, jaietan izan daitezkeen sexu erasoak salatzeko telefono zenbakia (945-13 44 44) jarriko du martxan Udalak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 19an - 09:18

Era berean, informazio eta aholkularitza gune bat jarriko dute, eraso eta abusu matxistarik antzemanez gero, zalantzak edo arazoak konpontzeko eta sostengua emateko. 12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:30era egongo da zabalik. Gainera, Ai Laket! elkartearekin lankidetzan, emakumeei zuzenduta landu duten drogen erabilera eta kontsumo arduratsuari buruzko gida banatuko da; elkarteak informazio-leku bat jarriko du Gaztetxearen aurreko plazan, uztailaren 23an (00:00etatik 03:00etara), eta  abuztuaren 4tik aurrera doako testak egingo dira txosnen esparruan, 23:30etik 02:30era. Halaber, txosnetan eta jaietan jende gehien ibiltzen den inguruetako tabernetan kartelak jarriko dira, eraso matxista zer den eta horien aurrean nola jokatu behar den jakinarazteko.

Kanpaina hau prestatu ahal izateko, lan saio bereziak izan dituzte blusa eta neska taldeekin; zehazki, 25 taldeetako zuzendaritza-batzordeetako 100 kide baino gehiagorekin izan da prestakuntza lana, eta lantegi bereziak egin dituzte ostalaritza establezimenduetako eta txosnetako kideekin, txosnen eta Gasteiz On merkatarien elkartearen bitartez.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude