argia.eus
INPRIMATU
Sexu erasoen aurkako mezuak xenofobia bultzatzeko erabili dituztela salatu dute Gasteizen
  • Gasteizko elkarte feministek eta Gasteiz Irekia ekimenak iragan asteko sexu erasoak eta hauek arbuiatzeko zabaldu diren zenbait mezu xenofobo salatu dituzte.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2016ko otsailaren 17a
Argazkia: Arabako Alea.

Gasteizko elkarte feministek, gizarte mugimenduko zenbait plataformak eta Gasteiz Irekia ekimenak iragan astean Gasteizeko Inauterietan bi emakume gaztek jasandako sexu erasoak gogor salatu dituzte. Era berean, eta ustezko erasotzaileak atzerritarrak zirela eta, azken egunotan haien kontra zabaldu diren mezu arrazistak arbuiatu dituzte. "Matxismoaren kontrako ustezko adierazpenak arrazismoa bultzatzeko baliatzea gogorki salatu nahi dugu", adierazi dute astearte goizean egindako agerraldian.

Ez dute onartzen sexu erasoak xenofobia bultzatzeko erabiltzea. "Argi utzi nahi dugu sektore bat erruduntzat jotzea helburu duen erabilera politikorik ez dugula onartuko".

Ildo horretan, komunikabide batzuk egiten duten "joko sinplean" ez erortzeko eskatu diete herritarrei. "Matxismoa ez dauka ez jatorri ez adinik".

Oharra: Albiste hau Arabako Aleatik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.