argia.eus
INPRIMATU
Sexu erasoa salatu du emakume batek Arrasaten; gaur elkarretaratzea
  • Astearte goizaldean Arrasateko txosnagunearen inguruetan neska batek sexu erasoa sufritu zuela salatzeko, elkarretaratzera deitu dute gaur, asteazkena, 20:00etan, Beldurrak gurekin jai. Erasotzaileak sutara! lelopean.

ARGIA @argia 2014ko ekainaren 25
Eragile ugari bildu du erasoa salatu eta bilkurara deitzeko prentsaurrekoak (Argazkia: Gontzal Landa Herbias / Mondraberri)

Txosna Batzordeak deitu du bilkurara. "Ozen esan nahi dugu, emakume baten kontrako erasoa emakume guztion kontrako erasoa dela, eta ez dugu onartzen inoren aurkako erasorik", dio kolektiboak plazaratutako oharrak. "Txosna Batzordeak ongi daki eraso hau ez dela gertaera bakan bat izan. Indarkeria patriarkala mantentzen eta erabiltzen duen sistema oso baten baitan kokatzen dugu erasoa. Honen aurrean, txosnagunea gune aske bilakatzeko bidean, guztion laguntza eta konpromisoa beharrezkoa dela deritzogu".

Ardura "guztiona" den neurrian, herritar guztiak deitu dituzte elkarretaratzera.