argia.eus
INPRIMATU
Sexu erasoa Azpeitiako festetan
  • Kamiseta gabe zihoan neskari sexu irainak egin dizkio mutil talde batek Azpeitiako festetan. Erasoa salatzeko ekitaldia egin dute igande goizaldean hainbat emakumek txosna gunean. 

Garazi Zabaleta 2015eko abuztuaren 03a
Erasoa salatzeko ekitaldia egin dute igande goizaldean hainbat emakumeek txosna gunean (argazkia: Topatu.info)

Lekukoek adierazi dutenez, inguruko emakumeek, erasoaz jabetuta eta erantzun bezala, kamisetak kendu zituzten. Atzera egin beharrean, mutil taldeak erasoarekin jarraitu eta irainez gain argazkiak atera eta bideoa grabatu zutela salatu dute.

Sexu erasoak, udako festetako eguneroko ogia

Barañainen, Iruñean, Ordizian, Portugaleten, Sestaon edota Zumaian. Euskal Herriko herri askotan salatu dituzte sexu erasoak uda honetako jaietan, eta beste asko gelditu dira salatu gabe.

Azken astean ere, hiru sexu eraso salatu dituzte Baionako jaietan. Emakume batek ibaira salto egin behar izan zuen mutil talde batek eraso egin ziolako. Beste neska bat lurrean aurkitu zuten indarkeria zantzuekin, eta EITBko kazetari bati zuzenekoa egiten ari zela eraso egin zioten, ipurdia ukituta.