Sexu-eraso salaketa Ibilaldian

  • Atsekabe handiz jaso dugu iragan maiatzaren 27an Santurtzin sexu eraso baten salaketa izan denaren berria. Ibilaldia igaro eta astebete geroago horrelako berri bat jasotzeak atsekabea eta asaldura eragin digu, egun handia izan zelako Bihotz Gaztea ikastolarentzat eta, oro har, ikastola guztiontzat, eta dena primeran joan zenaren ustea genuelako.


2018ko ekainaren 05an - 14:40
2018ko Ibilaldia Santurtzin izan zen.

Orain jakin dugu, gure jaia ospatu genuen egunean, Santurtzin, sexu eraso baten biktima izan zela nerabe bat, adin txikiko neskato bat, berak eta bere gurasoek biharamunean Ertzaintzaren aurrean jarritako salaketa batean agertzen denez, eta gazte bat ikertzen ari direla eraso horren egile gisa. Informazio gutxi dugu, gaur prentsan agertu dena baino ez dakigu. Horregatik, une honetan, zuhurtziaz jokatu beharra daukagu, baina, halere, ezin dugu isilik geratu.

Ezin dugu isilik geratu, salaketa honek bere bidea egingo duen arren, esan beharra daukagulako ez dugula inolaz ere sexu erasorik onartzen, ez gizartean, eta are gutxiago gure jaietan. Gogor eta indar guztiarekin salatzen eta gaitzesten dugu horrelako ekintza bat, bere horretan indar guztiz salatzekoa izateaz gainera, ikastolok bultzatzen dugun gizarte ereduaren, gure ikasleei, gure seme-alabei ematen diegun hezkuntza ereduaren guztiz kontrako ekintza ere badelako.

Azken urteetan, lan handia egin dugu ikastolen jaietan jai parekideak bultzatzeko, eraso sexistarik ez onartzeko, eta, emango balira, haiei aurre egiteko. Protokolo eta ekinbide zehatzak ditugu, eta zorrotz betetzen ditugu. Horretan sakontzea dagokigu eta sakonduko dugu, uste baitugu hori dela ikastolok gai honetan egin genezakeen ekarpen garrantzitsuena. Dena gure esku ez dagoen arren, gure esku dagoen dena egiten jarraituko dugu.

Ikastolen Elkartea, Bihotz Gaztea Ikastola, Ibilaldia Kultur Elkartea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude