Sexu eraso bat salatu dute Azkoitian, 19aren goizaldean gertatutakoa

  • Abuztuaren 19an, goizaldean, adin txikiko batek eraso sexista pairatu zuela baieztatu dio Ertzaintzak Maxixatzeni. Ertzaintzak zapatuan jaso zuen sexu erasoaren salaketa, eta gertatutakoa ikertzen ari dela jakinarazi du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 21an - 09:24
Abuztuaren 19an Azkoitin sexu eraso bat izan zela salatu dute.

Azken egunotan Andra Mari jaiak ospatu dituzte herrian, eta, festetako egunetan eraso sexistarik gertatu ez zedin, kanpaina bat eta protokolo bat ezarri zuen Azkoitiko Udalak. Besteak beste, eraso sexisten kontrako informazio gune bat jarri zuten Herriko plazan, Torre Zuri erakustokiaren aurrean. Bertan bi hezitzailek informazioa eta orientazioa eskaini zieten bertaratzen ziren guztiei.

EH Bilduren oharra

Honako oharra bidali zuen koalizioak Maxixatzeneko erredakziora:

"Lehenik eta behin gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu erasoa jasan duen emakume gazteari eta bere famili eta gertukoei.

Eraso hau ezin dugu ulertu zerbait isolatua bezala, Azkoitikoa ez da salbuespen bat, sistema patriarkal oso bateko izerbegaren punta edo eraso agerikoena dela esan dezakegu. Festa giroaz baliatuta asko izan ohi dira mota guztietako erasoak eta instituzioetan lanean jarduten dugunon ardura da honi aurre egitea gizarte osoarekin batera.

Honetarako, festen aurretik ere hala esan genion Udalari eta berriro mantentzen dugu, urte osoan egin behar dugula prebentzio eta sentsibilizazio lan sakon bat gizarte eragile eta talde feministekin elkarlanean holako gertakizunak sustraitik ebaki eta honekin behin betikoz amaitzeko".

Albistea hau Azkoitiko Maxixatzenen argitaratu da eta duen CC lizentza baliatuta ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


2024-04-04 | ARGIA
Iaz baino %25 ama gehiagok dute poliziaren zaintza Nafarroan

Ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia Nafarroan, erasotzaileengandik babesteko.


Eguneraketa berriak daude