Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2003ko Urrezko Dominak Jose Maria Setien Donostiako gotzaina izandakoak, Juan Zelaia enpresaburuak eta IƱaki Gabilondo kazetariak jaso dituzte, Gipuzkoaren alde eginiko lanagatik. Urrezko Dominak 1998tik ez dira banatu. Urte hartan Juan Maria Arzak sukaldariak eta Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza eskultoreek jaso zuten saria.