Sestaoko kulturguneak salatu du gune autogestionatuak ez duela lekurik Udalaren plan estrategiko berrian

  • Sestaoko Udalak plan estrategiko berria du esku artean datozen urteetarako. Herritarrekin eginiko lehen bilera irekian Sestaoko Txirbilenea kulturguneko  kideek gune autogestionatua kinka larrian egon daitekeela salatu dute. Udalaren ustez, hainbat kolektibok erabiltzen dituzten espazioak “ahultasun” guneak izan daitezkeelako. Kultuguneko kideak interpelatuta sentitu dira Udalak esandakoarekin eta “eurena dena” aldarrikatu dutela nabarmendu dute. Parte-hartze kanpaina bat jarri dute martxan herritarren iritzia biltzeko.


2018ko maiatzaren 17an - 10:40

Kultugunekoek  “ahulgune” horiek izan daitezkeen ekintzak zerrendatu dituzte, ironia erabiliz. Sarreran dagoen hesi koloretsuak, auzolanean eta asanbladaren erabakiz pintatu zen ate berak, batzuei ezin egona sortu diezaiekeela uste dute,.

“Ahulguneak dira, baita, herritar ororentzat egiten diren ekimen eta hitzaldiak? Herriko nahiz nazioarteko musika bandek prezio zentzudunetan guztiontzat kontzertuak ematea ahulgunea da? Egiten ditugun tailerrak dohainik izatea ahulgune bat da? Esan dezatela zergatik diren ahulguneak, guk ez baitugu horrelakorik ikusten”, diote ohar batean gune autogestionatuko erabiltzaileek.

Benetako ahulgunea Iberdrolarekin eta uren partzuergoarekin eginiko “negozioak” ez ote diren galdegin diote kultugunekoek udalbatzari: “Herritarren parte hartzea sustatu nahi dute, baina herritarrok benetan martxan jartzen garenean oztopoak baino ez dizkigute jartzen”.

Inkesta bat betetzeko eskaera egin die sestaotar nahiz sostengua eman nahi duen orori. Gune autogestionatua defendatzeko deia zabaldu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude