Seseñako sutean isuritako kutsatzaileek herritarren osasunean kalteak eragingo dituztela salatu dute

  • Rovira i Virgili unibertsitateak eta Ekologistak Martxan-ek uztailaren 21ean aurkeztutako azterketaren arabera, osasunean kalteak izan ditzakete Seseñako pneumatiko zabortegiaren inguruko biztanleek, sutean isuritako kutsatzaileekiko esposizioagatik.


2016ko uztailaren 22an - 10:15
(Argazkia: eldiario.es)

Madrilgo Erkidegoko zabortegiaren inguruko eremu ezberdinetatik jaso dituzte laginak azterketa egiteko, ekainaren 6a eta 10a bitartean. Lurreko eta aireko laginak dira, Quiñonen, Seseña zaharrean eta Seseña berrian jasotakoak. Elikagaien laginak ere aztertu dituzte.

Hainbat kutsatzaile mota aztertu dituzte: 16 hidrokarburo aromatiko polizikliko (HAP ere deituak), dioxina eta bifenilo polikloratuen maila eta 13 metal astun.

HAP-en maila izan ezik, beste kutsatzaileena hiri-inguruetan dagoenaren antzekoa dela ondorioztatu dute, hiru eremuetan.

Bestalde, Quiñoneko aireko HAP maila Seseñako bi herritakoa baino altuagoa dela adierazi dute. Hain justu, kutsatzaile hori oso maila altuetan dago airean. Esaterako, Tarragonako kopurua hamar aldiz gainditzen duela azaldu dute eta bertan dago Europa hegoaldeko poligono petrokimiko nagusia.

Gaineratu dute aztertutako letxugen laginetako HAP maila ohikoa baino hamar aldiz altuagoa dela Seseñako hirigunean.

Ikerketaren egileen arabera, beraz, minbizia izateko aukera gehiago dituzte Quiñoneko biztanleek kutsagai kopuru altuagatik.

Ekologistak Martxan-ek azterketa zabalago bat egiteko eskatu du, lagin gehiagorekin. Baita azterketa 2016. urtearen bukaeran errepikatzeko ere, HAPa ez baita substantzia iraunkorra, eta urtearen amaieran ia desagertuta egotea espero dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Eguneraketa berriak daude