argia.eus
INPRIMATU
Semper Donostiako alkategaiaren egoitzari PPko logoaren pintaketak egin dizkiote
  • Sare sozialetan zabaldu denez, Donostiako alkatetzarako kanpainan Borja Semperrek ireki duen egoitzan pintaketak agertu dira atearen albo banatan. PP alderdiaren logotipoa jarri diote.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 21

Semperrek kanpainarako prestatu duen iruditerian ez du zein alderditakoa den adierazi. Karteletan eta egoitzan bertan ez zuen jartzen PPkoa zenik. Ez du inork bere gain hartu margoketa.

Josu Kristo izeneko erabiltzaileak zabaldu du eta ondoren era guztietako iritziak jaso ditu, Semperren beraren erantzuna barne, eskerrak emanez publizitateagatik.