Selekzioaren Eguna ospatuko da larunbatean Zornotzan


2011ko maiatzaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Iaz Oñatin ospatu zen Selekzioaren Eguna.

Urtero legez Euskal Selekzioaren Eguna ospatuko da larunbatean Zornotzan (Bizkaia) ESAITek antolatuta. Zortzigarrena izanen da aurtengoa eta egun osoko egitaraua antolatu dute Euskal Herria: Nazio bat, selekzio bat, federazio bat, lortu behar dugu, lortuko dugu lemapean. Martxel Toledo bozeramaileak azaldu duenez, argi izan dute aurtengoan hauteskunde garaian izan behar zuela egunak, eta dei egin die alderdi guztiei euskal selekzioaren ofizialtasunaren afera euren agenda politikoetan sartzeko. Goizeko 10:00etan hasiko da jaia pilota partidekin eta, ardi eta antzara erakustaldiarekin. Ondoren Porrotxen emanaldia, herri kirolak, kalejira eta ekitaldia izango dira. Bertso bazkariaren ostean, Euskal Herriko II. Lasterketa egingo da, eguna Sakor, Governors eta Hesian taldeen kontzertuekin amaitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
Espainiako selekzioetan parte hartu ala ez erabaki ahal izango dute kirolariek

Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.


Euskal pilotan selekzioaren ofizialtasuna eztabaidatuko dute, Espainiako federazioa kontra izanik

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]


2022-11-03 | ARGIA
Espainiako selekzioaren deialdiei uko egiten dieten kirolari eta klubak zigortuko ditu Kirol Lege berriak

Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]


Eguneraketa berriak daude