Batxilergoa amaitu eta unibertsitatera sartzeko hautaproba egingo dute Hego Euskal Herriko 12.000 ikaslek, iaz baino %5,4 gehiago. Azterketak asteazken goizean hasi eta ostiralera arte luzatuko dira.
EAEn 9.300 gazte aurkeztuko dira Selektibitatera. Datuen arabera ikasleen %54,4 emakumeak dira eta %46 gizonak. Ikastetxe publikoetan ikasi dutenak %45 dira, eta %54, aldiz, zentro pribatuetan egin dutenak. 6.252 ikaslek euskaraz egingo dituzte azterketak eta 3.042k, aldiz, gaztelaniaz. Nafarroan 2.700 ikasle aurkeztuko dira.
Batxilergoko ikasleez gain, Lanbide Heziketatik datozen 500 eta nota hobetzeko aurkezten diren beste 800 ere aurkeztuko dira Selektibitatera. Lapurdiko, Nafarroa Beherako eta Zuberoako ikasleek, aldiz, ekainaren 16tik 23ra bitartean egingo dute euren hautaproba, Baxoa.
Selektibitatea “inposizio” gisa jotzen duten eta probarekin ados ez dauden ikasleek azterketetara kamiseta beltzez aurkezteko deialdia egin dute.
Bihar selektibitatea. Kamiseta beltzarekin joateko deialdia zabaldu dute kaltetuek. Animo danei! #SelektibitateariEz! pic.twitter.com/8ZgRSfKsb6
— Ikoitz Arrese Otegi (@iko_stx) June 3, 2014