Selektibitatea hasi da Hego EHn eta protesta gisa beltzez janztea proposatu dute

  • Batxilergoa amaitu eta unibertsitatera sartzeko hautaproba egingo dute Hego Euskal Herriko 12.000 ikaslek, iaz baino %5,4 gehiago. Azterketak asteazken goizean hasi eta ostiralera arte luzatuko dira.


2014ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ikasle askok urduritasunez bizi dituzte Selektibitateko egunak (Argazkia: eitb.com)

EAEn 9.300 gazte aurkeztuko dira Selektibitatera. Datuen arabera ikasleen %54,4 emakumeak dira eta %46 gizonak. Ikastetxe publikoetan ikasi dutenak %45 dira, eta %54, aldiz, zentro pribatuetan egin dutenak. 6.252 ikaslek euskaraz egingo dituzte azterketak eta 3.042k, aldiz, gaztelaniaz. Nafarroan 2.700 ikasle aurkeztuko dira.

Batxilergoko ikasleez gain, Lanbide Heziketatik datozen 500 eta nota hobetzeko aurkezten diren beste 800 ere aurkeztuko dira Selektibitatera. Lapurdiko, Nafarroa Beherako eta Zuberoako ikasleek, aldiz, ekainaren 16tik 23ra bitartean egingo dute euren hautaproba, Baxoa.

Selektibitatea “inposizio” gisa jotzen duten eta probarekin ados ez dauden ikasleek azterketetara kamiseta beltzez aurkezteko deialdia egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baxoa
Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


"Ikasleon etorkizuna proba bakar batean jokatzera kondenatzen gaituen unea heldu da"

Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]


2022-09-14 | ARGIA
EPPko ordezkariak inpresio onarekin etorri dira Paristik

Euskararen Erakunde Publikoa eta euskal parlamentari talde bat bildu da asteazken honetan Frantziako Hezkuntza Ministerioko bost ordezkarirekin, eta haiengan jarrera aldaketa ikusi dute. Han izan da, esaterako, Julie Benetti, Hezkuntza ministroaren aholkulari berezia.


2022-05-31 | ARGIA
Baxoa euskaraz egiteko Seaskaren eskaera atzera bota du Paueko Administrazio Auzitegiak

Joan den maiatzaren 23an aztertu zuen auzitegiak auzia, eta astearte honetan ezagutu da ebazpena: euskaraz ikasten duten ikasleek jarraitu beharko dute Baxoa azterketa euskaraz egiteko aukerarik gabe.


2022-05-24 | ARGIA
Hurrengo astean erabakiko du Administrazio Auzitegiak baxoaren ahozko azterketa euskaraz egiterik izango den

Seaskak salaketa jarria du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra eta berau aztertu dute maiatzaren 23an Pauen, presazko auzian. Datorren astean ebatziko du Administrazio Auzitegiak.


Eguneraketa berriak daude